Hasiera

Historia

50.urteen erdialdean, Getxoko gazte talde batek elkarte baten beharra ikusi zuen Euskal kultura mantentzeko.

Gazte talde honek inguraldeko tabernetan hasi ziren besteoi “burua berotzen”. Ez zen hain erreza elkarte bat sortzea, arazo latzak erauzi behar ziren eta batez ere gobernuak jartzen zituen arazoak. Sortu nahi zuten taldeari legezkotasuna eman behar zitzaion, beraz errazena mendiarekin erlazionaturiko elkartea sortzea zen. Orain herrian ezagutzera ematea bakarrik falta zen. Horretarako Santa Mariako eskoletan elkartu ziren.

Geure elkartearentzako garrantzitsua denez, bertan egun horretako akta literalki irakurtzeko aukera emango dizuegu:

“Guecho 27 de Noviembre de 1958

Reunión de Fundación:

El día de la fecha se celebró en los locales de las Escuelas de Santa Mª a las 12 1/2 de la mañana una reunión con el objeto de formar un Grupo Alpino.

La convocatoria fue hecha por un grupo de jóvenes llenos de ilusión por consegir un grupo análogo a los ya existentes en otras localidades.

Fue Damián Ayo el que comenzó hablando del objeto de la reunión y cedió la palabra a Julian Villelabeitia.

Este hizo un resumen de las actividades que podía realizar un grupo constituido de Guecho, relató las que realizan otros análogos y animo a los asistentes a asociarse para iniciar el camino.

La idea fué bien acogida por los asistentes y a continuacion se sometió a votacion la constitucion de la Primera Junta Directiva.

Esta quedó formada de la siguiente forma:

Presidente: Tomás Aldama Garay

Vicepresidente: Juan Madariaga

Secretario: Jose Antonio Bilbao

Tesorero: José Luis Sangróniz.

A continuación el presidente nombrado anuncio una nueva reunion donde se someteria a probación el Reglamento del Grupo y el nombramiento de los vocales, para las secciones que constituirian el Grupo.”

Este día, 27 de noviembre de 1958, había nacido nuestra sociedad.

Urte bereko abenduaren 14ean batzar berri bat antolatu zuten. Hirurogeita hamar pertsona aldera agertu ziren, eta Tomas Aldamak taldearen asmoa adierazi zuen, guztien interesa nabarmentzen, denon pean bait zegoen elkartearen etorkizuna. Estatutuak irakurri eta ontzat hartu zituzten. Elkartea ataletan banandu zen eta bokalak izendatu ziren:

Kultura: Jon Sarria

Dantza: Félix Yurrebaso

Antzerkia: Iker Zabala

Abesbatza: Pedro María Garay y Martín Royo

Irteerak: José María Mendia

Kirolak: José Iturregui, Ramón Mota

Liburutegia  : Pedro María Ibarra y Mari…..de Miguel

Emakumeak : Milagros Zalbidea

Ondoren kideen izen emateari ekin zioten eta kuotak finkatu ziren , 3pta nagusiak eta 2pta 15urteko beherakoentzat eta emakumeentzat.

Jarraian hurrengo hilabeteentzako proiektuaren jarduerak egin ziren: herriko behartsuentzat dirua bildu, mus txapelketa, Santa Agedako abesbatza, Lañomendi mendian postontzia jartzea, IV.Paella lehiaketa…..

1959ko urtarrilaren 3an ingurualdeko 8 mendi taldeko arduradunak elkartu ziren bakoitza mendi batean postontzi bat jartzeko. Itxas Argiak Lañomendin jarri zuen 1959ko maiatzaren 24ean.

1959ko otsailaren 22an Batzar Orokor bat egin zuten, bertan taldearen ikurra Genaro Serranok egina izan zen aukeraturiko ikurra, bertan “GETXOKO ITXAS ARGIA” jartzen zuen. Kide guztiak eraman zezaten ohial batean bordatu zuten.

Elkartea jaio zen eta jada anagrama eta ezkutu bat zuten. Lokal moduan Andra Mariko eskoletako lokalak erabili zituzten. Kooperatibako lokalak ere erabili izan ziren.

Lehenengo erreferentzia legala 1970ko azaroaren 16koa da. Elkarteko estatutuak aurkeztu ziren, “Grupo Cultural Excursionista Itxas Argia” izenpean . Kultura,  dantza, antzerki, mendi, abesbatza, irteerak eta kirolak elkartzen zituena.

Elkartea hazten hasi zen, lokal berriak erosi zituzten Malakate aldean ; eta elkarteko atalak mantentzen saiatu ziren. Atal batzuk indartzen zihoazen, Paella Lehiaketa batez ere, mus txapelketa eta mendi eta dantza taldeak…

Gaur egun arte.

ELKARTEA