ANDRA MARIKO KROSA

Abenduko azken domekan Elkarteak Andra Mariko Kros sonatua antolatzen du. Lasterketa herrikoi honek Andra Mariko frontoian du hasiera eta bukaera, eta Azkorriko eta Galeako lurrak zeharkatzen ditu. Nekazal paisaia erdi-hiritar horrek ematen dio izaera berezia. Gainera, kros honek nagusien zein etxeko txikienen parte-hartzea bilatzen du.

Hurrengo edizioari buruzko informazio gehiago jaso nahi izatekotan, abendu hasieran kontsulta itzazu gure sare sozialak edota web orrialde honetako “Berriak” atala.