PORTU ZAHARRA 2018 PUERTO VIEJO

Urtero bezala, eta Jai Batzordearen gonbidapenari esker, Portu Zaharreko jaietan parte hartuko du Itxas Argia Dantza Taldeak. Aurton, dantzaldia abuztuaren 12an egingo dugu (igandea), gaueko 22:00etatik aurrera hormatzar handian. Gonbidatuta zaudete! . . . . .  Como todos los años, y gracias a la invitación de la Comisión de Fiestas, …

SAN LORENTZOKO KONTZERTUA 2018

Aurten ere Biotz Alai abesbatzak ospatzen duen San Lorentzo eguneko kontzertuan izango da Itxas Argia Dantza Taldea. 2014. urtean hasi zen kolaborazio hau eta, geroztik, urtero parte hartzen dugu. Txistulari, txalapartari, bertsolari eta beste askorekin batera euskal kanta tradizionalak jantziko ditugu. Emanaldia San Lorentzo egunean (abuztuak 10) ospatuko da Algortako …

“CENICIENTA” Club Hípico La Galea

Itxas Argia Dantza Tadeak Club Hípico La Galea-k antolatutako “Cenicienta: Un cuento de hadas a caballo” izeneko ikuskizunean parte hartuko du. Bertan, zaldi gainean egindako koreografiak, antzerkia, musika eta dantza uztartuko dira. Ekitaldi benefiko honi esker bildutako diru guztia Bikarte Elkartearentzako izango da. Elkarte honek Errusiako eta Bierlorrusiako umeek haurtzaro …

XXV. HERRIEN JAIALDIA

Urtero bezala, “XXV. Herrien Jaialdia” ospatuko dugu maiatzaren 12an. Alabaina, aurtengo edizioa berezia izango da hogeita bostgarrena delako eta, horregatik, atzerritik gurera etorri zen lehen taldea gonbidatu dugu. Bretainiatik (Frantzia) etorri ziren duela hogeita hiru urte lehenengoz eta, aurten, bueltan izango ditugu Danserien Bro Klegereg dantza tadea eta Kevrenn Bro …

2018ko UMEEN DANTZALDIA

Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 5ean. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Aratz (Gorliz), Beti Jai-Alai (Basurtu), Itxas-Eder (Plentzia), Itxartu (Algorta) eta Txikiak (Lamiako). Arratsaldeko 17:15ean Malakateko parketik abiatuko dugu kalejira eta 17:45ean ekingo diogu dantzaldiari Andra Mariko kiroldegiaren aparkalekuan. Animatu …

DANTZA PLAZA 2018

Getxoko Kultur Etxeak eta Andres Isasi Musika Eskolak Getxoko dantza talde guztiekin batera (Itxas Argia tartean, noski) “Dantza Plaza” ekimenaren edizio berria aurkeztu dute 2018 urterako. Dantzan jakin ala ez, dantzatzera animatzen den edozeini zuzenduta dago eta hilabetero ospatuko da, lehen larunbatean, Getxoko auzo desberdinetan. Hemen ditugu datak. Animatu eta …

OLENTZERO 2017

Animatu zaitezte aurten ere gurekin ospatzen!   ABENDUAK 23 11:30 Umeentzako tailerrak Malakaten 13:30 Txitxiburduntzia Malakaten 14:00 Gabonetako otzararen zozketa (Irabazleak otzara erreklamatu ahal izateko azken eguna hilaren 29a izango da) ABENDUAK 24 17:00 Olentzerorekin kalejira Getxoko estartetatik, Getxoko kiroldegian hasita eta Malakata parkean amaituta.