EGUTEGIA

Dic
23
Sab
GABONETAKO TXITXIBURDUNTZIA @ Malakate Parkean
Dic 23 a las 11:00 am – 2:30 pm
GABONETAKO OTZARAREN ZOZKETA @ Malakate Parkean
Dic 23 a las 2:00 pm – 2:00 pm

 

 

 

 

 

 

 

Aurten gabonetako otzara baten zozketa egingo dugu!!

Zozketa Txitxiburduntxi egunean egingo da Malakate parkean, eguerdiko 14:00etan.

Ez zaitez papeleta barik geratu! Itxas Argiako elkartean (astelehen eta asteazkenetan 19:30-21:00) edo ensaio lokalean hartu ahal dituzu 2€tan!!

Dic
24
Dom
OLENTZERO 2017 @ Getxoko estartetatik
Dic 24 a las 5:00 pm – 7:30 pm

Urtero bezala, Olentzerorekin kalejira egingo dugu Getxoko estartetatik (Polikiroldegian hasita eta Malakate parkean amaituta). Ibilbidean zehar zenbait geldiune egingo dira (geldiuneak beherago), bakoitzean gabon kantak abestuz eta dantza ezberdinak dantzatuz eta ostean gozokiak banatuko dira gurekin etortzera animatzen diren guztien artean.

Amaieran, Malakate parkera heltzerakoan, Olentzeroren erreketa egingo dugu eta haren inguruan abestu eta dantzatuko dugu.

Ibilbidea honako hau izango da: Getxoko polikiroldegitik atera eta Zientoetxe kaletik gora, Diliz Estartatik sartu (Enea Taberna), berriro Zientoetxe kalera irten eta hortik gora (Azkorrirako norabidean), Saratxaga estartan sartu, Perune estartatik gora Martiturri Estartan irten eta hortik Uri estartatik gora, Torrebarria kalea, La Ventaraino. Maidagan kalea beherantza, Puerto de Orduña kaletik sartuta, sarrikobasoko bi rotondak pasatu eta Iturribide kaletik Malakate parkeraino.

Geldiuneak:

1. Zientoetxe Kalea eta Juan Cuadrado kaleetako bidegurutzea.

2. Zientoetxe kalea eta Diliz Estartetako bidegurutzea.

3. Diliz estartan.

4. Zientoetxe kalean.

5. Zientoetxe kalea eta Saratxaga estartetako bidegurutzean.

6. Perune eta Iturriane estartetako bidegurutzean (Eguski erresidentzia aurrean)

7. Martiturri eta Uri estartetako bidegurutzean.

8. Uri, Juan Cuadrado eta Torrebarria estartetako bidegurutzean.

9. La Ventan.

Amaierako geldiunea: Malakate parkean.

 

Dic
31
Dom
XXXVI. ANDRA MARIKO KROSA @ Getxoko estartetatik. Haurren txanda 10:30etan.
Dic 31 a las 11:00 am