Historia (Dantza)

1964.urtean, Getxo izeneko udalerri bizkaitarraren Andra Mari auzoan dagoen Itxas Argia Elkarte Kulturalaren zenbait kideek, elkartearen barne izango zitekeen dantza taldearen eraketa erabaki zuten.

Bere lehendabiziko ekitaldi publikoa, 1965.urtean izan zen, elkarteak antolatzen duen Nazioarteko Paella lehiaketaren programaren barnean izan zen.

Euskal Dantzarien Biltzarraren kide da, erakunde hau sortu zenetik, bere asmo nagusia Euskal folklorearen berreskuratzea, bateratzea eta zabaltzea delarik. Honi esker, handitu eta taldearen errepertorioa ( berrogeita hamar dantzatik gorakoa) , honek euskal dantzaren oso ikustaldi iradokorra izateko aukera ematen digu.

Taldeak, momentu honetan, ehun dantzaritik gora du, bost urtetatik berrogeita hamar urte edo gehiago berauek.

Getxok, Andra Mari elizaren inguruan izan zuen bere lehen biztanle nukleoa XII. mendean. Bertako biztanleek artzaintzan, nekazaritzan eta arrantzan ziharduten. Andra Mari auzoa nekazari auzoa da. Getxok duen portu txikiaren gaineko aldean, arrantzaleen etxeak eraiki ziren bazter ikusgarri bat sortuz, gaur egun bere aspaldiko itsas izaera gordetzen duen portua.

Urtean zeharreko dantzaldi gehienak bilkura sozial eta inguruko herrietako jaietan izaten ditu Itxas Argia dantza taldeak. Urteen joan-etorrian, Bilboko Euskalduna bezalako antzokietan egin ditu erakustaldiak, baita Getxon, Armintza, Sopela eta Bilboko jaietan ere, beste leku batzuen artean.

Honetaz gain, Itxas Argiak Getxoko Nazioarteko Herrien Jaialdia antolatzen du urtero. San Isidro jaiak aitzakia hartuta antolatzen da eta Getxoko Andra Mari auzoan izaten da maiatzaren 15 inguruan. Taldeak berak hartzen du parte eta kanpoko talde bat gonbidatzen du. 1993an hasi zuen bere ibilbidea jaialdi honek eta ordutik ondoko herrietatik etorri zaizkigu: Bretainia, Grezia, Polonia, Portugal, Ingalaterra, Galizia, Katalunia, Asturias, Errioxa, Lituania, Italia eta Toledotik.

Itxas argiak ere jaso du gonbiterik atzerrira joateko eta dantza jaialdi ezberdinetan parte hartzeko: Platja d´Aro, Bartzelona, Asturias, Errioxa, Grezia, Portugal, Lituania, Italia, Inglaterra, Belgika, Holanda, Bretainia eta Uruguay.