Dantza taldea

1964an Itxas Argia Kultur Elkarteko zenbait kidek dantza taldea sortzeko erabakia hartu zuten Getxoko Andra Mari auzoan.

1965ean egin zuen jendaurreko lehen agerraldia, Itxas Argia Elkarteak antolatzen duen Paella Lehiaketa egunean.

Itxas Argia Dantza Taldea Euskal Dantzarien Biltzarreko (EDB) kide da sortu zenetik. EDBren zeregina euskal folklorea berreskuratu, batu eta hobeto ezagutzeko bidea ematea da. Honi esker, Itxas Argiak bere errepertorioa ondu ahal izan du.

Nagusien taldea berrogeita hamar bat lagunek osatzen du, musikari eta dantzarien artean. Halaber, bost eta hamabost urte bitarteko dantzari asko dago. Nagusiek bezala, txiki hauek ere badituzte beraien dantzaldiak urte osoan zehar.

Getxo Bilbo Handiko herria da, bertan itsasoratzen da Ibaizabal, Bizkaiko ibairik luzeena. Laurogeita hamar mila biztanle inguru ditu bost auzotan banatuta: Areeta, Algorta, Andra Mari, Erromo eta Neguri.