Kross

Urtero legez Andra Mariko Krossa urteko azkenengo igandean ospatzen da. Data esanguratsua izaten da Getxoko lagunentzako. Askotan data berezia izaten delako.

Kross honetan bi ibilbide antolatzen dira, bata txikientzako 2,5 km ingurukoa eta bestea 9,5km ingurukoa. Andra Mariko auzoan zehar izaten da ibilbide hau.

Kross ostean Itxas Argiak oroigarri bat ematen die partehartzaileei eta indarrak berreskuratzeko ura edo edari isotonikoez gain salda beroa eta okela tomateagaz eskaintzen du.

Gure krossa adin guztietako pertsonentzako zuzendua dago. Gainera parte hartu izateko izena bakarrik eman behar da.431259_318592308250720_559789750_n