Paellak

Aixerrotako paellen lehiaketa XX.mendetik ospatzen da. Bere historian  zehar gorabeherak izan ditu bere antolakuntza zaila izan delako, baina beti jarraitu du aurrerantz gure artean interesik gabe lan egiten duen jendea daukagulako. Beti ere gure bazkide zaharrenen laguntzaz lehiaketa honen bilakaera ikusiz.

Orain Julian Villabeitiaren testuaren berri emango dizuegu Paellen Lehiaketari buruz, gaur egun Getxoko Itxas Argiak antolatzen duena. Honako idazki honek Julianen hitzekin bat dator, ikusiko duzuenez 1999ko idazki bat da.

cropped-61151_1613248172466_6017856_n.jpg

PAELLEN LEHIAKETARI BURUZ

Lehenengo  lehiaketa 1956ko 1956ko uztailaren 25ean ospatu zen, hiru lagunek bultzatua: Damián Ayo, Antonio Bilbao eta Félix Yurrebaso.

Hiru getxoztar hauek, herrian ezagunak, ondo hartuak zirenak eta berriketa gastronomikoak egiten zituztenak, mendizale amorratuak eta kirol zaleak, IRURENA elkartea osatzen zuten. Bat-bateko ekitaldiak egiten zituztenak eta beren helburuak bat-batean sortutakoak izan ohi ziren.

Horrexegatik, elkarte honen jokaeragatik, AZKORRI futbol taldearen zelaiaren ondoan GETXOKO LEHENENGO PAELLA LEHIAKETA  ospatu zuten.

Ospakizun hau Getxoko trenbidean hasi zuten, Txistularien kalejirarekin, kohete eta bolanderekin batera. Lau izan ziren parte hartu zuten txistulariak: Gerardo Zubillaga, Julen Billalabeitia, Imanol Lejarza eta Patxi Ansola, Azken hauek Bilbotik etorritakoak.

Honako emanaldiak bi arrazoi izan zituen: Julen Billalabeitiaren bataioa eta koheteroen ordezkaezineko eskaintza: Victor Zalbidea PIPO ETA Antonio Bilbao TXIRRI.

Aspaldiko ohiturekin jarraituz, kalejira estartetatik, baserritako ataritan geldiuneak eginez, eta bertan alboradekin jaia girotuz non bertakoek amaiketakoarekin erantzuten zieten.

Eguerdi aldera txistulariak PAELLEN LEHENENGO LEHIAKETAREN partaideen tokira hurbiltzen ziren. Tokia, Marqués de Rivasen alargunaren erdi lurreratuak zeuden hormen artean, Goienetxeren alboan. Partaideak hogei bat ziren.

Aurkezten ziren paellak jada aurketuak, klasifikazioa egin zen, eta arratsaldean trofeoak banatu ziren hiru lehenengoentzako.

Gauerarte ibili ziren txistulariak erromeria egiten, jaiari amanera emanez biribilketa bero batekin.

Experientzia honek onarpen handia jaso zuen, eta jaia amaitu baino lehen hurrengo urtean berriro errepikatzeko planek egin ziren.

Hurreneko urtean trebakuntza errepikatu zen, BIGARREN PAELLA LEHIAKETA ospatuz leku berdinean.

Paelletako partaidetza nabariagoa izan zen urte honetan, eta horrek arazotxoak ekarri zituen lurzatiak banatzerako Orduña. Baina arazoak laister konpondu ziren bertan parte hartzen zuten lehiaketde eta jende guztiak lagundu bait zuten.

Lehiaketa ospatzen zen pinudia nahiko arriskutsua zen suak sortu zitezkeelako, beraz Azkorri hondartzako bideko zelaietara eraman zen lehiaketa. Oraingoan Itxas Argia Elkarteak IRURENA elkartea ordezkatu zuen.

Paellen lehiaketa hontan beste gertakari batzuk jaso ziren, harrijasotzaileak, aizkolariak…. 1964ean aurresku txapelketa bat ospatu zen.

Azkorriko landetan 10 lehiaketa gehiago ospatu ziren 1958 eta  1967rarte biak barne.

Azkenean Aixerrotako zelaietan egiten da lehiaketa, udaletxeak zelai zaharretan aparkaleku bat jarrito zuelako. 30 urtez ospatzen jarraitu da jai hau.

Gure Paella lehiaketa internazionala izatera heldu da bertan belgiarrak, amerikarrak, australiarrak…. parte hartzen dutelako.