Urteko ekintzak

AGATE DEUNA
Elkarte honen ohiturei jarraituz, aspalditik Agate Deuna bezperan herriko kaleetatik abesten irteten da urtero urtero. Lehen gizonezkoak bakarrik abesten zuten baina 2006tik geroztik emakumeak ere gehitu dira ohitura honetara. Dena behar den bezala irten dadin saioei urtarrilaren bigarren astean ekiten diete astearte eta ostegunetan arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

12670051_10208512099061354_4770971137278864327_n

MUS TXAPELKETA
Azaroan hasi eta martxoaren erdira arte dirauen txapelketa da. Elkarte honek urteak darama mus txapelketa hau antolatzen eta egia esan herriko txapelketetatik “ospe” handiena duena dela esan genezake.

SAN JUAN
San Juan gauean (Ekainak 23) Itxas Argia elkarteak auzokoentzat sardinada eta txokolatada bat antolatzen du. Bertan fanfarria, txistulari, dantzari eta musikarekin batera Euskal Herriko ohitura zahar hau berpizten dugu, gure auzoko guztientzako.
KROSS
Abenduaren azkenengo astean Itxas Argia elkarteak Kross-a antolatzen du, Andra Mariko frontoitik hasirik, Azkorri eta Galeako paseotik frontoira berriro itzuliz.
1604862_10208236687936248_7762071626500291317_n