AGATE DEUNA

Otsailaren 5aren bezperan ospatzen da eta Elkarteak betidanik hartu izan du parte. Hasiera batean, gizonezkoek baino ez zuten abesten baina, 2006. urteaz geroztik, emakumeek ere parte hartzen dute. Normalean, Elkartearen lokaletik abiatzen gara eta Andra Mariko auzoan zehar kantatzen dugu. Arrats partean Algortako Telletxe plazan ibiltzen gara ondoren Elkartera bueltatzeko. Orokorrean, entseguak urtarrileko bigarren astean hasten dira eta astearte eta ostegunetan ospatzen dira gaueko 20:00etan.

Hurrengo edizioari buruzko informazio gehiago jaso nahi izatekotan, urtarrila hasieran kontsulta itzazu gure sare sozialak edota web orrialde honetako “Berriak” atala.

Agate Deuna (2018)