ERROMERIETAKO DANTZEN IKASTAROA 2018-2019

Herriko jaiak iristean, erromeria hasi eta zer egin ez dakizula geratzen zara? Lasai egon, Getxoko Itxas Argia dantza taldeook lagunduko dizugu eta. Ikasturte berriarekin batera, martxan dugu gure Erromerietako Dantzen Ikastaroaren edizio berria. Urriaren 20an hasita eta apirilaren 27ra bitartean, larunbatero, goizeko 12:00-13:30etan bilduko gara zuri dantzak irakasteko. Nagusientzako ikastaroa izango denez, 16 urtetik gorako lagunek parte har dezakete. Aire, aire!

Izen-ematea: itxasargia50@gmail.com

Matrikula: 10 euro

Lekua: Puerto de Orduña, 17