OLENTZERO 2018

ABENDUAK 23 11:30 Umeentzako tailerrak Malakaten. 13:30 Txitxiburduntzia Malakaten. 14:00 Gabonetako otzararen zozketa (Irabazleak otzara erreklamatu ahal izateko azken eguna hilaren 28a izango da). ABENDUAK 24 17:00 Olentzerorekin kalejira Getxoko estartetatik, Getxoko kiroldegian hasita eta Malakata parkean amaituta. ANIMATU ZAITEZTE AURTEN ERE GUREKIN OSPATZEN!

EUSKAL DANTZAK FAMILIAN

Urriaren 19an eta 26an, Getxoko SENDIren eskutik,  haur eta helduentzako “Euskal Dantzak Familian” saioak eskainiko ditugu! Asmoa da familia giroan ondo pasatzea eta betiko plaza dantzak ikastea. Egunak: urriak 19 & 26, ostirala Ordua: 17:30-19:00 Tokia: Aldai patronatua, Karitatea 1, Algorta Adina: 4-12 Izena emateko: http://www.egizu.eus/2018/10/euskal-dantzak-familian/

DANTZA PLAZA GETXON 2018-2019

Getxoko Kultur Etxeak eta Andres Isasi Musika Eskolak, Getxoko dantza talde guztiekin batera (Itxas Argia tartean, noski), Dantza Plaza ekimenaren edizio berria aurkeztu dute 2018-2019 ikasturterako. Dantzan jakin ala ez, dantzatzera animatzen den edozeini zuzenduta dago eta hilabetero ospatuko da, lehen larunbatean, Getxoko auzo desberdinetan. Hemen ditugu datak. Animatu eta …

SOKA ERAKUSKETA

“Iparra Galdu Gabe” programa bi urtez behin antolatzen du Getxoko Udalak herriko hainbat elkarterekin elkarlanean. Bere helburua da Ipar Euskal Herria Getxon ezagutzera emateko jarduerak antolatzea. Aurtengo edizioaren jarduera nagusia Romoko Kultur Etxean ikusgai egongo den SOKA erakusketa izango da. Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak ekoiztutako erakusketa honek euskal dantza hobeto ezagutaraztea …

ERROMERIETAKO DANTZEN IKASTAROA 2018-2019

Herriko jaiak iristean, erromeria hasi eta zer egin ez dakizula geratzen zara? Lasai egon, Getxoko Itxas Argia dantza taldeook lagunduko dizugu eta. Ikasturte berriarekin batera, martxan dugu gure Erromerietako Dantzen Ikastaroaren edizio berria. Urriaren 20an hasita eta apirilaren 27ra bitartean, larunbatero, goizeko 12:00-13:30etan bilduko gara zuri dantzak irakasteko. Nagusientzako ikastaroa …

II. GETXO DANTZAN 2018

Getxoko dantza taldeok (Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola), Getxoko Kultur Etxearen eta Andres Isasi Musika Eskolaren laguntzarekin, Getxo Dantzan ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu nahi dizuegu. Aurten, Romoko Santa Eugenia plazan ospatuko dugu irailaren 29an, larunbata. Dantzez gozatzera gonbidatuta zaudete!

SAN LORENTZOKO KONTZERTUA 2018

Aurten ere Biotz Alai abesbatzak ospatzen duen San Lorentzo eguneko kontzertuan izango da Itxas Argia Dantza Taldea. 2014. urtean hasi zen kolaborazio hau eta, geroztik, urtero parte hartzen dugu. Txistulari, txalapartari, bertsolari eta beste askorekin batera euskal kanta tradizionalak jantziko ditugu. Emanaldia San Lorentzo egunean (abuztuak 10) ospatuko da Algortako …