ELKARTEA

Itxas Argia elkartea 1958an sortu zuen gazte talde batek euskal kultura sustatzea helburu zuelarik. Geroztik, etengabe hasi da eta Andra Mariko auzoarentzat erreferente bilakatu ere. Getxoko Itxas Argia hiru zutabe nagusitan oinarritzen da: elkartea bera, dantza taldea eta mendi taldea. Hala ere, denboraren poderioz ekimen berriak ere jaio dira elkartearen babespean.

Bazkideen eta lagunen izerdiarekin gai gara urtean zehar era desinteresatuan ekintza desberdinak antolatzeko: Agate Deuna, San Juan gaua, Paella Lehiaketa edota Andra Mariko Krosa, besteak beste.

Itxas Argia Elkartea