SAN JUAN GAUA

Ekainaren 23an ospatzen da San Juan gaua eta urteko gaurik luzeena da, udako solztizioarekin bat eginez. Elkarteak bizilagunekin batera ospatzen du jai hau eta sardinak eta txokolatada eskaintzen dizkie. Tartean fanfarria, txistulariak eta dantzariak ere izaten dira giroa alaituz. Era honetan, Euskal Herriko bazter guztietan urtero bizitzen den tradizioari jarraitasuna ematen diogu.