UMEEN DANTZALDIA 2019

Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 4an. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Beti Jai-Alai (Basurtu), Itxartu (Algorta) eta Txikiak (Lamiako). Arratsaldeko 17:15ean Malakateko parketik abiatuko dugu kalejira eta 17:45ean ekingo diogu dantzaldiari Andra Mariko kiroldegiaren aparkalekuan. Animatu zaitezte!

BADATOR KORRIKA 2019!

Badator korrika 2019! Aurten apirilaren 4tik 14ra iraungo du eta Garesetik abiatuko da Gasteizera. Getxotik hilaren 10ean igaroko da, gaueko 21:00ak aldera. Itxas Argiak, beti bezala, kilometro erdia hartu du, 1539B zenbakiduna hain zuzen ere. Gure ibilaldia Aingeruaren etorbidean hasiko da, Zirri Marra arte tailerraren parean, eta Sarrikobasoko biribilgunean amaituko …

BATZAR OROKORRA 2019

Honen bitartez, jakinarazten dizuegu kide guztioi Elkarte honen Batzar Orokorra datorren martxoaren 22an (ostirala) izango dela, 19:00etan lehenengo deialdia eta 19:30etan bigarrena. GAI ZERRENDA : Aurreko batzar orokorraren agiriaren irakurketa eta baieztapena. Urteko kontuen irakurketa eta baieztapena. Batzar nagusiaren berriztapena. Eskaerak eta galderak. Agertzea eta ordu-orduan bertaratzea eskatzen dizuegu. Oharra: …

INAUTERIAK 2019

Hauxe da aurtengo Inauterietarako proposatzen dizuegun plana. Jantzi mozorroa eta gurekin ospatu! MARXTOAK 3 GAIA: DONOSTIAKO KALDEREROAK 11:00 | Kalejira Malakaten hasita. 13:30 | Umeentzako jolasak Malakaten. 17:00 | Disko Festa Geroa Ikastolan. 19:30 | Txokolatada Itxas Argian. Eguna alaitzeko, abesti berezia moldatu dute Kantari kantako lagunek: Zein ederra, zein …

INAUTERIETAKO JANTZIEN ERAKUSKETA

BentaraNoa elkarteko lagunek Itxas Argia Dantza Taldeko jantzietan oinarritutako erakusketa antolatu dute. Hementxe duzue pasatu diguten testua. Gozatu! #BentaraNoa Elkarteak eta Itxasargia Dantza Taldeak inauterietako jantzi eta mozorroen erakusketa bat antolatu dute. Andra Maritik dantzan irtetzen diren asteburuarekin bat eginez, Benta Lamiz, Sorginez, Ziripotez eta Miel Otxinez beteko da! Etorri zaitez zapatua …

SAILKAPENA KROS 2018

Hemen duzue XXXVII. Andra Mariko Krosari dagokion sailkapena. Bilaketak egiteko sakatu CONTROL+F eta sartu izen-abizenak edota dortsal zenbakia. Eskerrik asko parte-hartzaile, antolatzaile eta laguntzaile guztiei. Datorren urtera arte! DENBORA IZEN ABIZENAK DORSALA 0:29:46 Imanol Marrokin 1056 0:29:48 Igor Garcia Zarraga 539 0:30:00 Sergio Mijancos Baleiron 684 0:30:07 Aitor Fuertes Ramos 871 …

OLENTZERO 2018

ABENDUAK 23 11:30 Umeentzako tailerrak Malakaten. 13:30 Txitxiburduntzia Malakaten. 14:00 Gabonetako otzararen zozketa (Irabazleak otzara erreklamatu ahal izateko azken eguna hilaren 28a izango da). ABENDUAK 24 17:00 Olentzerorekin kalejira Getxoko estartetatik, Getxoko kiroldegian hasita eta Malakata parkean amaituta. ANIMATU ZAITEZTE AURTEN ERE GUREKIN OSPATZEN!