XI. DULTZAINERO EGUNA 2024

🥁 Erne, erne! Badator GETXOKO 11. DULTZAINERO EGUNA! Herria dultzainaren doinuaz zipriztintzeko eguna heldu da! Irailaren 21ean, larunbatean, Andra Mari eta Algorta auzoetako kaleak dantzan jarriko ditugu. Heldu besotik lagunak, familia kideak, auzokideak… baserritar jantzia soinean eta etor zaitezte gurekin! Bertan itxarongo zaituztegu! ¡Ha llegado el día de alegrar el …

PAELLAK 2024

Badator Itxas Argia Elkarteak antolatzen duen Aixerrotako Paella Lehiaketaren LXIX. edizioa! Aurten, UZTAILAREN 25ean izango da. Horregatik, kontuan hartu beharreko ohar batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu.   TUBOEN MUNTATZEA/DESMUNTATZEA Aurten, tuboen muntaketa uztailaren 13an izango da. 8:30ean Aixerrotako landan bilduko gara. Bolondresak behar ditugu mundu guztiak jai honetaz gozatu dezan. Horregatik, muntaketa/desmuntaketa …

KALEJIRA ERRALDOIA!

KALEJIRA ERRALDOIA! Hemen da! Eguna heltzear dago! Ekainaren 22an Andra Mariko auzoan gertatuko dena ERRALDOIA izango da! Egun osoko egitaraua prest daukagu, animatu zaitezte! Kalejiran parte hartzeko ez duzue dantzatzen jakin behar, euskal dantzen alde bazaude eta hauek babestu nahi badituzu, ingurukoak astindu eta erdu gurekin! Kalejiraren parte izateko, QR-ko …

2024-2025 IKASTURTEA

Zabaldu berri dugu haur eta nerabeentzako dantza ikastaroetarako matrikula! Euskal dantzak ikasi eta urte osoko ekintza desberdinetan parte hartu nahi duzu? Ordutegiak begiratu eta izena eman dezakezu QRan edo estekan dagoen galdetegia betez. Zure zain gaude! https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScoS77H9e5sGDZnM3dCyssF2iiUoL0yT3yja10nr782wX1kBg/viewform Edozein zalantza argitzeko prest gaude!