IBILALDIA 2024

Zertan ibili dira gure akerrak Agurrako buruhandiekin? Bada, Ibilaldirako bideoklipa grabatzen!!! Youtuben ikusgai duzue, besteak beste. Igande honetan ospatuko da eta Itxas Argiako lagunok dantza plaza eskainiko dugu Sanikon 15:30etik aurrera. Animatu! TXONBO PLAZARA! www.ibilaldia.eus #ItxasArgia #Getxo #Kultura #Dantza #Ibilaldia2024 #Txonbo

60 URTE: URTEZ URTE DANTZALDIA

Hemen duzue, Andra Mariko jaien baitan, gure dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko prestatu dugun programazio zabala!!! Haur zein helduentzako jarduera desberdinak topatuko dituzue bertan. Momenturik hunkigarriena larunbat gabaz biziko dugu, dantza taldeko partaide guztiak oholtzan elkatuko baikara. Animatu zaitezte! Eskerrik asko laguntzaile, kolaboratzaile eta lagun guztiei! Benta auzogunea Algortako Bertsolari …

UMEEN DANTZALDIA 2024

Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 4an. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Aratz (Gorliz), Beti Jai Alai (Basurtu), Itxartu (Algorta) eta Txikiak (Lamiako). Arratsaldeko 17:15ean Malakateko parketik abiatuko dugu kalejira eta 17:45ean ekingo diogu dantzaldiari Andra Mariko kiroldegiaren aparkalekuan. Animatu zaitezte!

MERCHANDISING SALMENTA

Zeeeeeeer? Oraindik ez daukazula dantza taldearen merchandising berria????? Dantza taldeko kamiseta, sudadera eta tote poltsak salgai, ume zein helduentzako!???? Aipatutako egunetan lokalera hurbildu eta ez zaitez haiek gabe geratu!???????? Apirilak 19 abril: 11:30-13:30 | 17:30-19:30 Apirilak 21 abril: 11:30-13:30 #ItxasArgia #Dantza #Kultura #Getxo #60urteurrena #ItxasArgiaUrteurrena