UMEEN DANTZALDIA 2023

Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 6an. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Aratz (Gorliz), Itxartu (Algorta) eta Txikiak (Lamiako). Arratsaldeko 17:15ean Malakateko parketik abiatuko dugu kalejira eta 17:45ean ekingo diogu dantzaldiari Andra Mariko kiroldegiaren aparkalekuan. Animatu zaitezte!

OHIKO BATZARRA 2023

Honen bitartez, jakinarazten dizuegu kide guztioi Elkarte honen OHIKO BATZARRA datorren martxoaren 23an (osteguna) izango dela, 19:30ean lehenengo deialdian eta 20:00etan bigarrena. GAI ZERRENDA : Aurreko batzar orokorraren agiriaren irakurketa eta baieztapena. 2022. urteko kontuen irakurketa eta baieztapena. Batzar nagusiaren berriztapena. Beste batzuk. Eskaerak eta galderak. Agertzea eta ordu-orduan bertaratzea …