2022-2023 IKASTURTEA

IKASTURTE BERRIA DANTZATZEN HASTEKO PREST? ITXAS ARGIA DANTZA TALDEArekin Euskal dantza ezberdinak ikasi, dantzaldietan parte hartu, inauteriak ospatu, olentzeroren kalejiran parte hartu… taldearen parte izan nahi duzu? Ordutegiak begiratu eta galdetegiaren bitartez eman izena edo QR kodean aurkituko duzun galdetegiaren bitartez! https://docs.google.com/forms/d/10SatBZmM9lu1irCTL17hGhnLnkyksSfGXONAHD9xHA4/viewform?edit_requested=true Edozein zalantza argitzeko prest gaude!

S. B. DE MESSINESeko XXXVIII FESTIVAL NACIONAL DE FOLCLORE

Abuztuaren 25etik 30rera Algarvean ibiliko gara Rancho Folclórico de São Bartolomeu de Messines taldeko lagunek gonbidatuta. Han hiru dantzaldi desberdin eskainiko ditugu: bat Armaçao de Pêran, beste bat São Bartolomeu de Messinesen eta azkenengoa Moncarapachon. Plazerra da dantzari esker bidaiatzea eta kultura desberdinak ezagutzea. OBRIGADO!

PAELLAK 2022

Badator Itxas Argia Elkarteak antolatzen duen Aixerrotako Paella Lehiaketaren LXVII. edizioa! Aurten, UZTAILAREN 24an izango da. Horregatik, kontuan hartu beharreko ohar batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu.   TUBOEN MUNTATZEA/DESMUNTATZEA Aurten, tuboen muntaketa uztailaren 9-10 eta 16-17ko asteburuetan izango da. 8:00etan Itxas Argian edo 9:00etan Aixerrotako landan bilduko gara. Bolondresak behar ditugu …