UMEEN DANTZALDIA 2022

Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 7an. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Aratz (Gorliz), Beti Jai-Alai (Basurtu), Itxartu (Algorta) eta Txikiak (Lamiako). Arratsaldeko 17:15ean Malakateko parketik abiatuko dugu kalejira eta 17:45ean ekingo diogu dantzaldiari Andra Mariko kiroldegiaren aparkalekuan. Animatu zaitezte!

BATZAR OROKORRA 2022

Honen bitartez, jakinarazten dizuegu kide guztioi Elkarte honen Batzar Orokorra datorren martxoaren 24an (osteguna) izango dela, 19:30ean lehenengo deialdia eta 20:00etan bigarrena. GAI ZERRENDA : Aurreko batzar orokorraren agiriaren irakurketa eta baieztapena. Urteko kontuen irakurketa eta baieztapena. Batzar nagusiaren berriztapena. Eskaerak eta galderak. Agertzea eta ordu-orduan bertaratzea eskatzen dizuegu. Oharra: …

SAILKAPENA KROSA 2021

Hemen daukazue XXXIX. Andra Mariko Krosari dagokion sailkapena Bizkaiko Atletismo Federazioako gure epaileen datuen arabera. Bilaketak egiteko sakatu CONTROL+F eta sartu izen-abizenak edota dortsal zenbakia. Eskerrik asko parte-hartzaile, antolatzaile, laguntzaile eta boluntario guztiei. Datorren urtera arte! Haurren lasterketako argazkiak Festak.com-ren eskutik: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=cas&ev=3365&pag=p&c=no Nagusien lasterketako argazkiak Festak.com-ren eskutik: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=cas&ev=3353&pag=p&c=no Nagusien lasterketako …

OLENTZERO 2021

ABENDUAK 23: 17:30: Umeentzako tailerrak Malakate parkean. 18:45: Auzoko komertzioen babesarekin osatutako Gabonetako otzaren zozketa (saria erreklamatzeko azken eguna, hilaren 29a). Boletoak Itxas Argian salgai. ABENDUAK 24: 17:00: Olentzerogaz kalejira estartetatik, Getxoko kiroldegian hasita eta Malakate parkean amaituta. 19:15: Argazkia Olentzerogaz Malakate parkean. ANIMATU ZAITEZTE AURTEN ERE GUREKIN OSPATZEN!  

DANTZA KARRIKETAN

Urteari bukara emateko, dantzaldi berezia prestatu dugu aurten. Datorren igandean, hilaren 12an, 12:00etan, Malakaten arituko gara dantzan taldeko txiki, ertain eta nagusiok. Animatu zaitezte! Sarrera librea izango da, baina derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera eta segurtasun distantzia gordetzea. #ItxasArgia #Getxo #Dantza #DantzatzenDuenHerriaEzDaInoizHilko

EZ-OHIKO BATZARRA 2021

Honen bitartez, jakinarazten dizuegu kide guztioi Elkarte honen ez-ohiko batzarra azaroaren 24an (astezkena) izango dela, 19:30ean lehenengo deialdia eta 20:00etan bigarrena. GAI ZERRENDA: Aurreko batzar orokorraren agiriaren irakurketa eta baieztapena. Urteko kontuen irakurketa eta baieztapena. Batzar nagusiaren berriztapena. Beste batzuk. Eskaerak eta galderak. Agertzea eta ordu-orduan bertaratzea eskatzen dizuegu. Oharra: …