KULTUR ELKARTEEN IREKIERA

Momentuan gauden deskonfinamenduaren puntu honetan kultur elkarteak zabaldu daitezke. Itxas Argiak, momentuz, bere ateak astelehen eta asteazkenetan 19:00-20:30 bitartean zabalduko ditu. Ekainaren 15etik aurrera, erreserbak egin ahal izango dira aipatutako ordutegian. Ohiko erabilpen arauk jarraitzeaz gain, bazkideek hurrengo puntuak ere bete beharko dituzte: Eguneko erreserba bakarra egongo da (bazkari edota …

PRENTSA OHARRA. LXV NAZIOARTEKO PAELLA LEHIAKETA 2020

Aurten bizitzen ari garen egoera sanitarioa dela eta, ezin izango dugu ohiko moduan ospatu Itxas Argiak antolatzen duen ‘Nazioarteko Paella Lehiaketa’. Honek ez du esan nahi ahaleginik egingo ez dugunik aurtengo Nazioarteko LXV. Paella Lehiaketa uztailaren 25ean aurrera eramateko. Horregatik, adierazi nahi dizuegu dagoeneko lanean ari garela Paella eguneko jaia …

HERRIEN JAIALDIA 2020

2020ko Herrien Jaialdia digitalki ospatuko dugu aurten. Gaurko egunez, 1993. urteaz geroztik urtero egiten dugun bezala, Herrien Jaialdia izeneko dantzaldia ospatu beharko genuke Getxon. Aurten faltan botako ditugu azken orduko urduritasuna, zuen txaloen berotasuna edota talde gonbidatuaren konpainia. Hala ere, inoiz baino gogotsuago arituko gara euskal kulturaren indarra aldarrikatzeko. Segi gaitezen …

#NikEtxeanDantzatukoDut

Kaixo! Berrogeialdia arintzeko eta alaitzeko, hemendik aurrera egunero jota edo arin-arineko pauso bat irakastea bururatu zaigu: #NikEtxeanDantzatukoDut ekimena. Hortik aurrera beste dantza batzuk irakasten jarraituko dugu. Ikusgai dituzue Deia eta Bizkaiko Hitza (Berria) egunkarietan argitaratutako elkarrizketak. Halaber, hemen duzue dantza guztien bideoak biltzen dituen Youtubeko zerrenda. Jarrai gaitzazue gure sare-sozialetan …

OHAR GARRANTZITSUA

Eusko Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren gomendioei jarraituz, ITXAS ARGIA ELKARTEAK gaurko Asanblada bertan behera utziko du eta atzeratua izango da. Gainera, Itxas Argia itxita egongo da martxoaren 16tik abisu berrira arte. Era berean, Dantza Taldeak entsegu guztiak ere bertan behera uztea erabaki du. Gurekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, helbide elektronikora …

BATZAR OROKORRA 2020

Honen bitartez, jakinarazten dizuegu kide guztioi Elkarte honen Batzar Orokorra datorren martxoaren 13an (ostirala) izango dela, 19:30ean lehenengo deialdia eta 20:00etan bigarrena. GAI ZERRENDA : Aurreko batzar orokorraren agiriaren irakurketa eta baieztapena. Urteko kontuen irakurketa eta baieztapena. Batzar nagusiaren berriztapena. Eskaerak eta galderak. Agertzea eta ordu-orduan bertaratzea eskatzen dizuegu. Oharra: …