XXVII. HERRIEN JAIALDIA

“XXVII. Herrien Jaialdia” ospatuko dugu maiatzaren 14an eta, urtero bezala, kanpoko talde bat gonbidatuko dugu. Aurten, Rancho Folclórico São Bartolomeu de Messines izeneko taldearekin partekatuko dugu taula.

Emanaldia Andra Mariko frontoian ospatuko dugu gaueko 21:00etan eta sarrera librea izango da aforoa bete arte. Animatu zaizte!