XXVIII. HERRIEN JAIALDIA

“XXVIII. Herrien Jaialdia” ospatuko dugu maiatzaren 13an eta, urtero bezala, kanpoko talde bat gonbidatuko dugu. Aurten, València-ko Asociación Cultural El Trencall de Carlet taldearekin partekatuko dugu taula. Emanaldia Andra Mariko frontoian ospatuko dugu gaueko 21:00etan eta sarrera librea izango da aforoa bete arte. Animatu zaizte! Además, este año estrenaremos nuevo …

UMEEN DANTZALDIA 2023

Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 6an. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Aratz (Gorliz), Itxartu (Algorta) eta Txikiak (Lamiako). Arratsaldeko 17:15ean Malakateko parketik abiatuko dugu kalejira eta 17:45ean ekingo diogu dantzaldiari Andra Mariko kiroldegiaren aparkalekuan. Animatu zaitezte!

OLENTZERO 2022

ABENDUAK 23: 17:30 | Umeentzako tailerrak Malakate parkean. 18:30 | Trikitixa eta pandero doinuak. 18:45 | Auzoko komertzioen babesarekin osatutako Gabonetako otzaren zozketa (saria erreklamatzeko azken eguna, hilaren 29a). Boletoak Itxas Argian salgai. ABENDUAK 24: 17:00 | Olentzerogaz kalejira estartetatik, Getxoko kiroldegian hasita eta Malakate parkean amaituta. 19:15 | Olentzeroren …

ERROMERIETAKO DANTZEN IKASTAROA 2022-2023

Herriko jaiak iristean, erromeria hasi eta zer egin ez dakizula geratzen zara? Lasai egon, Getxoko Itxas Argia dantza taldeook lagunduko dizugu eta. Ikasturte berriarekin batera, martxan dugu gure Erromerietako Dantzen Ikastaroaren edizio berria. Urriaren 8an hasita eta apirilera bitartean, larunbatero, goizeko 12:00-13:30etan bilduko gara zuri dantzak irakasteko. Nagusientzako ikastaroa izango denez, …

2022-2023 IKASTURTEA

IKASTURTE BERRIA DANTZATZEN HASTEKO PREST? ITXAS ARGIA DANTZA TALDEArekin Euskal dantza ezberdinak ikasi, dantzaldietan parte hartu, inauteriak ospatu, olentzeroren kalejiran parte hartu… taldearen parte izan nahi duzu? Ordutegiak begiratu eta galdetegiaren bitartez eman izena edo QR kodean aurkituko duzun galdetegiaren bitartez! https://docs.google.com/forms/d/10SatBZmM9lu1irCTL17hGhnLnkyksSfGXONAHD9xHA4/viewform?edit_requested=true Edozein zalantza argitzeko prest gaude!

S. B. DE MESSINESeko XXXVIII FESTIVAL NACIONAL DE FOLCLORE

Abuztuaren 25etik 30rera Algarvean ibiliko gara Rancho Folclórico de São Bartolomeu de Messines taldeko lagunek gonbidatuta. Han hiru dantzaldi desberdin eskainiko ditugu: bat Armaçao de Pêran, beste bat São Bartolomeu de Messinesen eta azkenengoa Moncarapachon. Plazerra da dantzari esker bidaiatzea eta kultura desberdinak ezagutzea. OBRIGADO!