UMEEN DANTZALDIA 2022

Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 7an. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Aratz (Gorliz), Beti Jai-Alai (Basurtu), Itxartu (Algorta) eta Txikiak (Lamiako). Arratsaldeko 17:15ean Malakateko parketik abiatuko dugu kalejira eta 17:45ean ekingo diogu dantzaldiari Andra Mariko kiroldegiaren aparkalekuan. Animatu zaitezte!

OLENTZERO 2021

ABENDUAK 23: 17:30: Umeentzako tailerrak Malakate parkean. 18:45: Auzoko komertzioen babesarekin osatutako Gabonetako otzaren zozketa (saria erreklamatzeko azken eguna, hilaren 29a). Boletoak Itxas Argian salgai. ABENDUAK 24: 17:00: Olentzerogaz kalejira estartetatik, Getxoko kiroldegian hasita eta Malakate parkean amaituta. 19:15: Argazkia Olentzerogaz Malakate parkean. ANIMATU ZAITEZTE AURTEN ERE GUREKIN OSPATZEN!  

DANTZA KARRIKETAN

Urteari bukara emateko, dantzaldi berezia prestatu dugu aurten. Datorren igandean, hilaren 12an, 12:00etan, Malakaten arituko gara dantzan taldeko txiki, ertain eta nagusiok. Animatu zaitezte! Sarrera librea izango da, baina derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera eta segurtasun distantzia gordetzea. #ItxasArgia #Getxo #Dantza #DantzatzenDuenHerriaEzDaInoizHilko

JANTZARI DOKUMENTALA

JANTZARI DOKUMENTALA GETXON “JANTZARI: Tradizioa eta parekidetasuna” izeneko dokumentala”. Horretarako, Azebarrin elkartuko gara azaroaren 19an, ostiralez. Sarrera doakoa da baina izen ematea derrigorrezkoa izango da aforoa bete arte (lagun bakoitzak bi sarrera hartu ahal izango ditu). Izen-emateak: https://labur.eus/jantzaridokumentala AZAROAK 19, OSTIRALA 19:00 | Ateak irekitzea 19:30 | Dokumentalaren aurkezpena 19:35 …

DANTZA PLAZA 2021

Getxoko Dantza Taldeek eta Kultur Etxeak Dantza Plaza ekimenaren edizio berria aurkeztu dute 2021. urterako. Dantzan jakin ala ez, dantzatzera animatzen den edozeini zuzenduta dago eta hilabetero ospatuko da, bigarren larunbatean, Getxoko auzo desberdinetan. Hemen ditugu datak. Animatu eta zatozte dantzatzera! URRIAK 16 OCTUBRE: GELTOKIA PLAZA (AREETA) AZAROAK 6 NOVIEMBRE: …