JESUS MAYOR “TXUS”, DANTZA TRADIZIONALAREN ESKER ONAK SARIA 2020

Joan den 2020ko abenduaren 4an, Bilboko Guggenheim Museoan, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eta Deiaren eskutik “IV. Dantza Tradizionalaren Esker Onak” izeneko ekitaldia ospatu zen. Bertan, gure dantza tradizionala, gure kulturaren oinarria eta nortasunaren adierazpena era batera edo bestera, baina beti isilean, bultzatu duten lagunek eta entitateek saria jaso zuten, guztiek egindako …

GABONAK 2020

Hemen duzue Itxas Argia Dantza Taldeak aurtengo Gabon berezietarako prestatutako egitaraua. Informazio guztia kartelean daukazue.   OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN HARRERA (Abenduak 24) 11:00, 11:30, 12:00, 12:30, 13:00, 13:30, 17:00, 17:30, 18:00 edo 18:30. 30 minutuko paseak izango dira, Utopianen instalazioetan. Aforo mugatua. Izen-emateak: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSds_7HHAwHM1o9JNAuAOw9lBfvErlFAZMoUXB4dO46APLQJVQ/viewform   GABONETAKO OTZARAREN ZOZKETA (Abenduak …

HERRIEN JAIALDIA 2020

2020ko Herrien Jaialdia digitalki ospatuko dugu aurten. Gaurko egunez, 1993. urteaz geroztik urtero egiten dugun bezala, Herrien Jaialdia izeneko dantzaldia ospatu beharko genuke Getxon. Aurten faltan botako ditugu azken orduko urduritasuna, zuen txaloen berotasuna edota talde gonbidatuaren konpainia. Hala ere, inoiz baino gogotsuago arituko gara euskal kulturaren indarra aldarrikatzeko. Segi gaitezen …

#NikEtxeanDantzatukoDut

Kaixo! Berrogeialdia arintzeko eta alaitzeko, hemendik aurrera egunero jota edo arin-arineko pauso bat irakastea bururatu zaigu: #NikEtxeanDantzatukoDut ekimena. Hortik aurrera beste dantza batzuk irakasten jarraituko dugu. Ikusgai dituzue Deia eta Bizkaiko Hitza (Berria) egunkarietan argitaratutako elkarrizketak. Halaber, hemen duzue dantza guztien bideoak biltzen dituen Youtubeko zerrenda. Jarrai gaitzazue gure sare-sozialetan …

OLENTZERO 2019

ABENDUAK 23: 17:30: Umeentzako tailerrak Malakate parkean. 18:45: Auzoko komertzioen babesarekin osatutako Gabonetako otzaren zozketa (saria erreklamatzeko azken eguna, hilaren 29a). 19:00: Txitxiburduntzia Malakate parkean. ABENDUAK 24: 17:00: Olentzerogaz kalejira estartetatik, Getxoko kiroldegian hasita eta Malakate parkean amaituta. 19:15: Olentzeroren erreketa Malakate parkean. ANIMATU ZAITEZTE AURTEN ERE GUREKIN OSPATZEN! EGUNERAKETA …