“BIZI DANTZA” MUXIKEBARRIN

Datorren abenduaren 21ean, Itxas Argia Dantza Taldeko 6-16 urteko dantzariek Euskal Herriko pailazo famatuenak lagunduko dituzte Getxoko Muxikebarri Antzokiaren taula gainean; Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera “Bizi Dantza” ikuskizunean parte-hartuko dute. Bi saio egongo dira: lehenengoa 16:00ean eta bigarrena 18:30ean. Sarrerak eskuragarri daude hurrengo estekaren bitartez. “Lurra sortu zen unetik …

DANTZA PLAZA GETXON 2019-2020

Getxoko Kultur Etxeak eta Andres Isasi Musika Eskolak, Getxoko dantza talde guztiekin batera (Itxas Argia tartean, noski), Dantza Plaza ekimenaren edizio berria aurkeztu dute 2019-2020 ikasturterako. Dantzan jakin ala ez, dantzatzera animatzen den edozeini zuzenduta dago eta hilabetero ospatuko da, lehen larunbatean, Getxoko auzo desberdinetan. Hemen ditugu datak. Animatu eta zatozte …

ERROMERIETAKO DANTZEN IKASTAROA 2019-2020

Herriko jaiak iristean, erromeria hasi eta zer egin ez dakizula geratzen zara? Lasai egon, Getxoko Itxas Argia dantza taldeook lagunduko dizugu eta. Ikasturte berriarekin batera, martxan dugu gure Erromerietako Dantzen Ikastaroaren edizio berria. Urriaren 19an hasita eta apirilaren 25era bitartean, larunbatero, goizeko 12:00-13:30etan bilduko gara zuri dantzak irakasteko. Nagusientzako ikastaroa izango …

III. GETXO DANTZAN 2019

Getxoko dantza taldeok (Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola), Getxoko Kultur Etxearen eta Andres Isasi Musika Eskolaren laguntzarekin, Getxo Dantzan ekimenaren hirugarren edizioa aurkeztu nahi dizuegu. Aurten, Algortako San Nikolas plazan ospatuko dugu irailaren 28an, larunbata. Dantzez gozatzera gonbidatuta zaudete! Jarduera honi esker, Getxoko plazak pausoz eta musikaz, dantzez eta abestiez, …

1999-2019 KEVRENN BRO LOGUNEC’H BRETAINIA

Ekaineko azken asteburuan, Itxas Argia Dantza Taldea Bretainian izango da Locminé herriko musika bandaren 20. urteurrena ospatzen. Taldeak Kevrenn Bro Logunec’h du izena eta Danserien Bro Klegereg dantza taldearekin batera aritzen da. Bi hauek izan ziren, hain zuzen ere, iazko XXV. Herrien Jaialdira gonbidatu genituenak eta, hortaz, aurten gonbidapena itzuli …