XXVI. HERRIEN JAIALDIA

“XXVI. Herrien Jaialdia” ospatuko dugu maiatzaren 11an eta, urtero bezala, kanpoko talde bat gonbidatuko dugu. Aurten, Albaceteko Grupo de Danzas Magisterio izeneko taldearekin partekatuko dugu taula.  Gainera, Getxoko Herri-Kirol Taldearen kolaborazio berezia ere edukiko dugu. Emanaldia Andra Mariko frontoian ospatuko dugu gaueko 21:00etan eta sarrera librea izango da aforoa bete …

UMEEN DANTZALDIA 2019

Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 4an. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Beti Jai-Alai (Basurtu), Itxartu (Algorta) eta Txikiak (Lamiako). Arratsaldeko 17:15ean Malakateko parketik abiatuko dugu kalejira eta 17:45ean ekingo diogu dantzaldiari Andra Mariko kiroldegiaren aparkalekuan. Animatu zaitezte!

INAUTERIAK 2019

Hauxe da aurtengo Inauterietarako proposatzen dizuegun plana. Jantzi mozorroa eta gurekin ospatu! MARXTOAK 3 GAIA: DONOSTIAKO KALDEREROAK 11:00 | Kalejira Malakaten hasita. 13:30 | Umeentzako jolasak Malakaten. 17:00 | Disko Festa Geroa Ikastolan. 19:30 | Txokolatada Itxas Argian. Eguna alaitzeko, abesti berezia moldatu dute Kantari kantako lagunek: Zein ederra, zein …

INAUTERIETAKO JANTZIEN ERAKUSKETA

BentaraNoa elkarteko lagunek Itxas Argia Dantza Taldeko jantzietan oinarritutako erakusketa antolatu dute. Hementxe duzue pasatu diguten testua. Gozatu! #BentaraNoa Elkarteak eta Itxasargia Dantza Taldeak inauterietako jantzi eta mozorroen erakusketa bat antolatu dute. Andra Maritik dantzan irtetzen diren asteburuarekin bat eginez, Benta Lamiz, Sorginez, Ziripotez eta Miel Otxinez beteko da! Etorri zaitez zapatua …

OLENTZERO 2018

ABENDUAK 23 11:30 Umeentzako tailerrak Malakaten. 13:30 Txitxiburduntzia Malakaten. 14:00 Gabonetako otzararen zozketa (Irabazleak otzara erreklamatu ahal izateko azken eguna hilaren 28a izango da). ABENDUAK 24 17:00 Olentzerorekin kalejira Getxoko estartetatik, Getxoko kiroldegian hasita eta Malakata parkean amaituta. ANIMATU ZAITEZTE AURTEN ERE GUREKIN OSPATZEN!

EUSKAL DANTZAK FAMILIAN

Urriaren 19an eta 26an, Getxoko SENDIren eskutik,  haur eta helduentzako “Euskal Dantzak Familian” saioak eskainiko ditugu! Asmoa da familia giroan ondo pasatzea eta betiko plaza dantzak ikastea. Egunak: urriak 19 & 26, ostirala Ordua: 17:30-19:00 Tokia: Aldai patronatua, Karitatea 1, Algorta Adina: 4-12 Izena emateko: http://www.egizu.eus/2018/10/euskal-dantzak-familian/