SOKA ERAKUSKETA

“Iparra Galdu Gabe” programa bi urtez behin antolatzen du Getxoko Udalak herriko hainbat elkarterekin elkarlanean. Bere helburua da Ipar Euskal Herria Getxon ezagutzera emateko jarduerak antolatzea. Aurtengo edizioaren jarduera nagusia Romoko Kultur Etxean ikusgai egongo den SOKA erakusketa izango da. Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak ekoiztutako erakusketa honek euskal dantza hobeto ezagutaraztea …

ERROMERIETAKO DANTZEN IKASTAROA 2018-2019

Herriko jaiak iristean, erromeria hasi eta zer egin ez dakizula geratzen zara? Lasai egon, Getxoko Itxas Argia dantza taldeook lagunduko dizugu eta. Ikasturte berriarekin batera, martxan dugu gure Erromerietako Dantzen Ikastaroaren edizio berria. Urriaren 20an hasita eta apirilaren 27ra bitartean, larunbatero, goizeko 12:00-13:30etan bilduko gara zuri dantzak irakasteko. Nagusientzako ikastaroa …

“CENICIENTA” Club Hípico La Galea

Itxas Argia Dantza Tadeak Club Hípico La Galea-k antolatutako “Cenicienta: Un cuento de hadas a caballo” izeneko ikuskizunean parte hartuko du. Bertan, zaldi gainean egindako koreografiak, antzerkia, musika eta dantza uztartuko dira. Ekitaldi benefiko honi esker bildutako diru guztia Bikarte Elkartearentzako izango da. Elkarte honek Errusiako eta Bierlorrusiako umeek haurtzaro …

XXV. HERRIEN JAIALDIA

Urtero bezala, “XXV. Herrien Jaialdia” ospatuko dugu maiatzaren 12an. Alabaina, aurtengo edizioa berezia izango da hogeita bostgarrena delako eta, horregatik, atzerritik gurera etorri zen lehen taldea gonbidatu dugu. Bretainiatik (Frantzia) etorri ziren duela hogeita hiru urte lehenengoz eta, aurten, bueltan izango ditugu Danserien Bro Klegereg dantza tadea eta Kevrenn Bro …

UMEEN DANTZALDIA 2018

Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 5ean. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Aratz (Gorliz), Beti Jai-Alai (Basurtu), Itxas-Eder (Plentzia), Itxartu (Algorta) eta Txikiak (Lamiako). Arratsaldeko 17:15ean Malakateko parketik abiatuko dugu kalejira eta 17:45ean ekingo diogu dantzaldiari Andra Mariko kiroldegiaren aparkalekuan. Animatu …