ENTSEGUAK AGATE DEUNA 2018
Urtero bezala, Agate Deunaren bezpera ospatuko dugu otsailaren 4an. Hemen duzue ensaioetarako deia, animatu zaitezte!
Urtero bezala, Agate Deunaren bezpera ospatuko dugu otsailaren 4an. Hemen duzue ensaioetarako deia, animatu zaitezte!
Hemen duzue XXXVII. Andra Mariko Krosari dagokion sailkapena. Bilaketak egiteko sakatu CONTROL+F eta sartu izen-abizenak edota dortsal zenbakia. Eskerrik asko parte-hartzaile, antolatzaile eta laguntzaile guztiei. Datorren urtera arte! DENBORA IZEN ABIZENAK DORSALA 0:29:46 Imanol Marrokin 1056 0:29:48 Igor Garcia Zarraga 539 0:30:00 Sergio Mijancos Baleiron 684 0:30:07 Aitor Fuertes Ramos 871 …
Urtero bezala, abenduko azken igandean Andra Mariko Krosak antolatuko du Getxoko Itxas Argia Elkarteak. Bi lasterketa egongo dira: umeena eta nagusiena. Hasiera eta helmuga Andra Mariko Polikiroldegian egongo dira. 10:30 | Umeen lasterketa (2005ean jaiotakoak eta geroagokoak). 2.500m. 11:00 | Nagusien lasterketa. Maila guztiak batera. 8.800m. …
Azaroaren 23an hasiko da EUSKARALDIA eta Getxoko Itxas Argiako lagunok babesa eman nahi diogu ekimen honi. Horregatik, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Malakaten eta Bidezabalen izango gara txapak banatzen eta jendea apuntatzera animatzen. Gainera, nola ez, giroa ere alaituko dugu. Hurbildu zaitezte ! +INFO: http://www.getxoztarrak.eus/
Badator Itxas Argiak antolatzen duen Getxoko Dultzainero Eguna eta aurtengoa zazpigarren edizioa izango da. Irailaren 22an, larunbatean, ospatuko dugu eta egitaraua ondorengoa da: 12:00 | Taldeen kalejira herri osoan zehar. 13:00 | Taldeen bilkura Telletxen eta kalejira Malakateraino. ANIMATU ZAITEZTE!!!
Badator Itxas Argia Elkarteak antolatzen duen Aixerrotako Paella Lehiaketaren LXIII. edizioa! Horregaitik, ohar batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu eta beste batzuen berri eman, esaterako, segurtasun araudia. TUBOEN MUNTATZEA/DESMUNTATZEA Aurten, tuboen muntaketa uztailaren 7an eta 14an izango da, larunbatez. Bolondresak behar ditugu eta izena ematera animatzen zaituztegu (bulego ordutegian), mundu guztiak …
Badator urteko gaurik laburrena, ekainaren 23an San Juan bezpera gaua ospatuko dugu Getxon. Itxas Argia elkarteak antolatuta 19:00etatik aurrera txitxiburduntzia, txistulariak eta fanfarrea izango ditugu Malakate parkean. Anima zaitezte!
Honen bitartez, jakinarazten dizuegu kide guztioi Elkarte honen Batzar Orokorra datorren martxoaren 23an izango dela, 19:30etan lehenengo deialdia eta 20:00etan bigarrena. GAI ZERRENDA : Aurreko batzar orokorraren agiriaren irakurketa eta baieztapena. Urteko kontuen irakurketa eta baieztapena. Ahalorde Notarialaren baieztapena. Batzar nagusiaren berriztapena. Eskaerak eta galderak. Ordu-orduan bertaratzea eskatzen dizuegu. Oharra: …
Urtero bezala, Agate Deunaren bezpera ospatuko dugu otsailaren 4an. Hemen duzue ensaioetarako deia, animatu zaitezte!