MENDIAREN XX. NAZIOARTEKO ASTEA 2018

Aurten ere ba dator Itxas Argia mendi taldeak antolatutako Mendi Astea, aurten 20.a. Aurten beste astebete aurretik hasiko gara:

  • Azaroaren 13tik 15era Mendi Toureko filmak, Erromoko Kultur Etxean berrian.
  • Azaroaren 20-23 bitarteko egunetan  gure mendiaren astea izango da.Astearte, asteazken eta ostegunean proiekzioak Fadurako Polikiroldegiko Areto Nagusianburutuko dira eta ostiralean Erromoko Kultur Etxe berrian.

Saioak 19:30etan hasiko dira. Argitalpen honen bukaera hizlarien informazioa aurkituko duzue. Zuen zain egongo gara. Animatu eta etorri!

ASTEARTEA 20  IÑIGO SANTXO – EUSKARAZ (FADURA)

Algortatik mendia bide, Pirinioak eta Alpeak

Mendiarekiko daukadan grina nondik datorkidan oraindik zehazki ez dakidan arren, txikitatik nire barruan ibar, herri eta mendi ezberdinak ezagutzera bultzatu nauen zer edo zer sentitu izan dut. Lau urtaroetan zehar Pirinio eta Alpeetako inguruak oinez, mendiko eskiez edo bizikletaz egin ditut. Hitzaldi labur honetan nire lehen irteeren eta bere garaian izandako antolatze-lanen ikuspuntuaren gainean mintzatuko naiz. Ondoren, 2017ko neguan egindako Rosa mendiaren mendigunearen itzulera aurkeztuko dizuet. Horrez gain, oraintsu, irailean, Algortar lau gazteok Alpeetan egindako bi ekintzen bideoa ikusteko aukera izango duzue.

ASTEAZKENA 21  DIANA CALABUIG GAZTELANIAZ (FADURA)

Ez gudari, ez printzesak / Ni guerras, ni princesas

Hamaika toki, hamaika egoera legez, mendia, behar bada, gizartearen islada da. Eta berton bezala, agian pertsonek bilatzen eta egiten dutenaren, eta, agian, egiten edo egin beharko luketenaren ikuspegiaren artean ezberdintasunak egon daitezke. Behar bada, bizi garen gizartean benetan partekatzen ez den portaera eskatzen dio gizarteak berak jendetzari eta, agian, gure kezkekin eta mendia bilatzera bultzatzen gaituen gure barruko animaliarekin bat ez datorren jokabidea izatea, litekeena da. Garenaren, izatea gura dugunaren eta gu izan gaitezena nahi dutenaren arteko bidea ibiltzea nahiko nuke.

OSTEGUNA 22  IKER MADOZ –  EUSKARAZ (FADURA)

 Eskalatzen… nola eta norekin / Escalando… cómo y con quién

Istorioa etxeko mendietatik hasten da, Pirineotatik hain zuzen ere, Torre de Marboré, Peña Montañesa, Ordesa, Gavarnie… bezalako tokiak bisitatuz, udako eta neguko irteerak tartekatuz. Gero bidaiak Alpetan egiten du geldialdi txiki bat, hango zenbait bide klasiko eta bikainak eskalatzeko (Pic sans Nom, Ailefroide Oriental, Pre de Bar…). Azkenik, Kandersteg-eko izotzeko eta mixtoko bideak ezagutu ta gero, Alaskan geldialdi bat egin eta Peruraino juten gera, Huayhuash mendilerroko Jirishanka mendian bizitako abentura aparta kontatzeko.

OSTIRALA 23 MIKEL ZABALZA GAZTELANIAZ (ROMO)

Zazpi milak Alpeetako moldean / Siete miles en estilo alpino

Mendiak motibazio iturri agortezina izaten jarraitzen du; norbera bizirik dagoela sentitzeko, maitatzeko eta amesten jarraitzeko leku ezin hobea; bizitzaren gauzarik ederrena den hamaika lagunen artean sortzen den paregabeko adiskidetasuna sendotu dudan lekua. Lagun horiei, denei, betiko eskertzen diet une horiek partekatu izana. Berbaldiak Chamlangen mendebaldeko (7345m) eta, britainiar ibilbidetik, Nuptseren hegoaldeko (7825m) ertzen igoerak laburbiltzen ditu. Horiek biak nahiko teknikoak eta Alpeetako moldekoak izateaz gain, konpromisoz eta edertasunez betetako bi zazpi milako igoerak dira. Lempo Ganen igotzeaz ere mintzatuko naiz. Hori, Alpeetako tankeran ere, Himalayan edukitako nire lehen esperientzia izan zen, 92. urte inguruan.