PAELLAK 2018

Badator Itxas Argia Elkarteak antolatzen duen Aixerrotako Paella Lehiaketaren LXIII. edizioa! Horregaitik, ohar batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu eta beste batzuen berri eman, esaterako, segurtasun araudia.

 

TUBOEN MUNTATZEA/DESMUNTATZEA

Aurten, tuboen muntaketa uztailaren 7an eta 14an izango da, larunbatez. Bolondresak behar ditugu eta izena ematera animatzen zaituztegu (bulego ordutegian), mundu guztiak jai honetaz gozatu dezan. Uztailaren 23an, ospakizunaren hurrengo egunean, desmuntatuko ditugu.

 

TOLDOEN BANAKETA

Uztailaren 9an eta 10ean, 19:00etatik 21:00etara arte, toldoen banaketari ekingo diogu ohiko erabiltzaileen artean. Gogorarazten dizuegu behar-beharrezkoa dela aurkeztea NANa eta TIKETA aurreko urteko toldo zenbakiarekin. Halaber, egunean bertan segurtasun neurrien berri emango dizuegu.
Banatu gabe geratutako toldoen ZOZKETA uztailaren 12an egingo dugu, osteguna, gaueko 21:00etan. Zenbakiak egunean bertan hartu ahal izango dituzue Elkartearen bulegoan 19:00etatik aurrera. Kasu honetan ere, ezinbestekoa da fiantza eta NANa aurkeztea eta zozketaren momentuan bertan egotea. Zozkatutako toldoak urte honetarako baino ez dira.
Toldoak uztailaren 24an bueltatu beharko dituzue bulego ordutegian, 19:00-21:00. DERRIGORREZKOA da toldoak egoera honean itzultzea eta tiketa aurkeztea.

 

IZOTZA
Era berean, uztailaren 9, 10 eta 12an izotz-poltsak enkargatu ahal izango dituzue jai egunerako.

 

SEGURTASUN ARAUDIA
HEMEN deskargatu dezakezue segurtasun araudia. Gogoratzen dizuegu derrigorrezkoa izango dela hura betetzea markatutako eremu ofizialean.

 

EGITARAUA (Uztailak 22, domeka)
08:00-09:00 Ibilgailuak sartzea baimenduta egongo da, parte-hartzaileek eguna igarotzeko behar duten material dena euren kokalekura hurbil dezaten (09:30etatik aurrera ibilgailurik ezin izango da egon Aixerrotan).
10:00 Lehiaketan izena ematea.
12:00 Txalaparta, UKTEST taldea.
12:05 Aurreskua.
12:10 Dantza-emanaldia, Itxas Argia Dantza Taldeko txikien eskutik.
13:30-14:30 Paellen aurkezpena.
17:30 Sarien banaketa.
18:30 Erromeria Oxabi taldearen eskutik.