AGATE DEUNA 2023
Otsailaren 4an, larubatez, Getxoko kaleetan zehar abesten ibiliko gara! Animatu zaitezte! “Aintzaldun daigun Agate Deuna, bihar da, ba, Deun Agate…”
Otsailaren 4an, larubatez, Getxoko kaleetan zehar abesten ibiliko gara! Animatu zaitezte! “Aintzaldun daigun Agate Deuna, bihar da, ba, Deun Agate…”
Adi, Txorikantariok! Barikuan, abenduaren 30rean, urteko azken kantujira izango dugu, oraingoan Getxoko kale eta tabernetatik. Malakate tabernan elkartuko gara arratsaldeko 19:00etan. Erdu geugaz urte amaiera ospatzen!
Hemen daukazue XL. Andra Mariko Krosari dagokion sailkapena Bizkaiko Atletismo Federazioako gure epaileen datuen arabera. Bilaketak egiteko sakatu CONTROL+F eta sartu izen-abizenak edota dortsal zenbakia. Eskerrik asko parte-hartzaile, antolatzaile, laguntzaile eta boluntario guztiei. Gogoratu hemendik aurrera bai izen-ematea bai dortsalen jasotzea aldez aurretik egin beharko dela eta ez lasterketaren egunean …
Urtero bezala, abenduko azken igandean Andra Mariko Krosak antolatuko du Getxoko Itxas Argia Elkarteak. Bi lasterketa egongo dira: umeena eta nagusiena. Hasiera eta helmuga Andra Mariko Polikiroldegian egongo dira. 10:30 | Haurren lasterketa, 2500m (14 urtera arte). 11:00 | Nagusien lasterketa handia, 8800m (kategoria guztiak batera arituko dira). *Sariak emango …
Erne, erne! Badator GETXOKO 9. DULTZAINERO EGUNA! Herria dultzainaren doinuaz zipriztintzeko eguna heldu da! Irailaren 17an, larunbatean, Andra Mari eta Algorta auzoetako kaleak dantzan jarriko ditugu. Heldu besotik lagunak, familia kideak, auzokideak… baserritar jantzia soinean eta etor zaitezte gurekin! Bertan itxarongo zaituztegu!
Badator Itxas Argia Elkarteak antolatzen duen Aixerrotako Paella Lehiaketaren LXVII. edizioa! Aurten, UZTAILAREN 24an izango da. Horregatik, kontuan hartu beharreko ohar batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu. TUBOEN MUNTATZEA/DESMUNTATZEA Aurten, tuboen muntaketa uztailaren 9-10 eta 16-17ko asteburuetan izango da. 8:00etan Itxas Argian edo 9:00etan Aixerrotako landan bilduko gara. Bolondresak behar ditugu …
Badator urteko gaurik laburrena, ekainaren 23an San Juan bezpera gaua ospatuko dugu Getxon. Itxas Argia elkarteak antolatuta, 19:00etatik aurrera txitxiburduntzia eta kaleko animazioa izango ditugu Malakate parkean. Anima zaitezte!
Badator Getxo Kantari Egunaren laugarren edizioa! Aurten, ekainaren 4an ospatuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzue, ondorengo kartela kontsultatu dezakezue.
Honen bitartez, jakinarazten dizuegu kide guztioi Elkarte honen Batzar Orokorra datorren martxoaren 24an (osteguna) izango dela, 19:30ean lehenengo deialdia eta 20:00etan bigarrena. GAI ZERRENDA : Aurreko batzar orokorraren agiriaren irakurketa eta baieztapena. Urteko kontuen irakurketa eta baieztapena. Batzar nagusiaren berriztapena. Eskaerak eta galderak. Agertzea eta ordu-orduan bertaratzea eskatzen dizuegu. Oharra: …
Hemen daukazue XXXIX. Andra Mariko Krosari dagokion sailkapena Bizkaiko Atletismo Federazioako gure epaileen datuen arabera. Bilaketak egiteko sakatu CONTROL+F eta sartu izen-abizenak edota dortsal zenbakia. Eskerrik asko parte-hartzaile, antolatzaile, laguntzaile eta boluntario guztiei. Datorren urtera arte! Haurren lasterketako argazkiak Festak.com-ren eskutik: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=cas&ev=3365&pag=p&c=no Nagusien lasterketako argazkiak Festak.com-ren eskutik: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=cas&ev=3353&pag=p&c=no Nagusien lasterketako …