INAUTERIETAKO JANTZIEN ERAKUSKETA

BentaraNoa elkarteko lagunek Itxas Argia Dantza Taldeko jantzietan oinarritutako erakusketa antolatu dute. Hementxe duzue pasatu diguten testua. Gozatu!

#BentaraNoa Elkarteak eta Itxasargia Dantza Taldeak inauterietako jantzi eta mozorroen erakusketa bat antolatu dute. Andra Maritik dantzan irtetzen diren asteburuarekin bat eginez, Benta Lamiz, Sorginez, Ziripotez eta Miel Otxinez beteko da! Etorri zaitez zapatua eta domekan, martxoaren 2 eta 3an, Bentako erakusketa ikustera, eta AndraMari suspertzera!

Antolaketa eta muntaketarako ere zure laguntzaren beharretan gaude. Laguntzeko prest bazaude, bihar otsailaren 26an 18:30tan pasa zaiztez Bentatik.