INAUTERIAK 2023
Hauxe da aurtengo Inauterietarako proposatzen dizuegun plana. Jantzi mozorroa eta gurekin ospatu! OTSAILAK 19 11:00 | Kalejira Malakaten hasita 13:30 | Umeentzako jolasak Malakaten 17:30 | Txokolatada Itxas Argian
Hauxe da aurtengo Inauterietarako proposatzen dizuegun plana. Jantzi mozorroa eta gurekin ospatu! OTSAILAK 19 11:00 | Kalejira Malakaten hasita 13:30 | Umeentzako jolasak Malakaten 17:30 | Txokolatada Itxas Argian
ABENDUAK 23: 17:30 | Umeentzako tailerrak Malakate parkean. 18:30 | Trikitixa eta pandero doinuak. 18:45 | Auzoko komertzioen babesarekin osatutako Gabonetako otzaren zozketa (saria erreklamatzeko azken eguna, hilaren 29a). Boletoak Itxas Argian salgai. ABENDUAK 24: 17:00 | Olentzerogaz kalejira estartetatik, Getxoko kiroldegian hasita eta Malakate parkean amaituta. 19:15 | Olentzeroren …
Getxoko Dantza Taldeek eta Kultur Etxeak Dantza Plaza ekimenaren edizio berria aurkeztu dute 2022-2023 ikasturterako. Dantzan jakin ala ez, dantzatzera animatzen den edozeini zuzenduta dago eta hilabetero ospatuko da Getxoko auzo desberdinetan. Hemen ditugu datak. Animatu eta zatozte dantzatzera!
Herriko jaiak iristean, erromeria hasi eta zer egin ez dakizula geratzen zara? Lasai egon, Getxoko Itxas Argia dantza taldeook lagunduko dizugu eta. Ikasturte berriarekin batera, martxan dugu gure Erromerietako Dantzen Ikastaroaren edizio berria. Urriaren 8an hasita eta apirilera bitartean, larunbatero, goizeko 12:00-13:30etan bilduko gara zuri dantzak irakasteko. Nagusientzako ikastaroa izango denez, …
Igandean, Getxoko dantza taldeok berriro ere elkarrekin dantzatzeko aukera izango dugu! Aurten Zubiletako zelaian izango dugu egitarauaz gozatzeko aukera galduko duzu? Bazkarian parte hartu nahi izanez gero, herriko dantza taldeetan eman izena!
IKASTURTE BERRIA DANTZATZEN HASTEKO PREST? ITXAS ARGIA DANTZA TALDEArekin Euskal dantza ezberdinak ikasi, dantzaldietan parte hartu, inauteriak ospatu, olentzeroren kalejiran parte hartu… taldearen parte izan nahi duzu? Ordutegiak begiratu eta galdetegiaren bitartez eman izena edo QR kodean aurkituko duzun galdetegiaren bitartez! https://docs.google.com/forms/d/10SatBZmM9lu1irCTL17hGhnLnkyksSfGXONAHD9xHA4/viewform?edit_requested=true Edozein zalantza argitzeko prest gaude!
Abuztuaren 25etik 30rera Algarvean ibiliko gara Rancho Folclórico de São Bartolomeu de Messines taldeko lagunek gonbidatuta. Han hiru dantzaldi desberdin eskainiko ditugu: bat Armaçao de Pêran, beste bat São Bartolomeu de Messinesen eta azkenengoa Moncarapachon. Plazerra da dantzari esker bidaiatzea eta kultura desberdinak ezagutzea. OBRIGADO!
Urtero bezala, eta Jai Batzordearen gonbidapenari esker, Portu Zaharreko jaietan parte hartuko du Itxas Argia Dantza Taldeak. Aurton, dantzaldia abuztuaren 12an egingo dugu (ostirala), gaueko 22:00etatik aurrera, eta jasoaldien ostean, hormatzar handian. Gonbidatuta zaudete!
Uztailaren 17an, arratsaldeko 20:00etan, Muxikebarrin arituko gara Dantzarte Eskolarekin eta Xabi Aburruzagarekin batera. Dantza tradizionaletik abiatuta, gaurkotasunera helduko gara abesti aski ezagunak berrinterpretatuz. Sarrerak salgai: https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?Nivel=DetalleAforo&idSesion=0000000000216608
Badator urteko gaurik laburrena, ekainaren 23an San Juan bezpera gaua ospatuko dugu Getxon. Itxas Argia elkarteak antolatuta, 19:00etatik aurrera txitxiburduntzia eta kaleko animazioa izango ditugu Malakate parkean. Anima zaitezte!