XXVI. HERRIEN JAIALDIA

“XXVI. Herrien Jaialdia” ospatuko dugu maiatzaren 11an eta, urtero bezala, kanpoko talde bat gonbidatuko dugu. Aurten, Albaceteko Grupo de Danzas Magisterio izeneko taldearekin partekatuko dugu taula.  Gainera, Getxoko Herri-Kirol Taldearen kolaborazio berezia ere edukiko dugu.

Emanaldia Andra Mariko frontoian ospatuko dugu gaueko 21:00etan eta sarrera librea izango da aforoa bete arte. Animatu zaizte!