S. B. DE MESSINESeko XXXVIII FESTIVAL NACIONAL DE FOLCLORE

Abuztuaren 25etik 30rera Algarvean ibiliko gara Rancho Folclórico de São Bartolomeu de Messines taldeko lagunek gonbidatuta. Han hiru dantzaldi desberdin eskainiko ditugu: bat Armaçao de Pêran, beste bat São Bartolomeu de Messinesen eta azkenengoa Moncarapachon. Plazerra da dantzari esker bidaiatzea eta kultura desberdinak ezagutzea. OBRIGADO!