Honen bitartez, jakinarazten dizuegu, kide guztiok, Elkarte honen OHIKO BATZARRA datorren martxoaren 20an (asteazkena) izango dela, 19:00etan lehenengo deialdian eta 19:300ean bigarrena.
GAI ZERRENDA :
- Aurreko batzar orokorraren agiriaren irakurketa eta baieztapena.
- 2023. urteko kontuen irakurketa eta baieztapena.
- Batzar nagusiaren berriztapena.
- Beste batzuk.
- Eskaerak eta galderak.
Agertzea eta ordu-orduan bertaratzea eskatzen dizuegu.
Oharra: Gogoratzen zaie bazkideei, bai hitza izateko eta bai bozkatzeko, 2024. urteko kuota ordaindua izan beharko luketela.
ZUZENDARITZA BATZORDEA
Getxon, 2024ko martxoaren 4an