BADATOR KORRIKA 2019!

Badator korrika 2019! Aurten apirilaren 4tik 14ra iraungo du eta Garesetik abiatuko da Gasteizera. Getxotik hilaren 10ean igaroko da, gaueko 21:00ak aldera. Itxas Argiak, beti bezala, kilometro erdia hartu du, 1539B zenbakiduna hain zuzen ere. Gure ibilaldia Aingeruaren etorbidean hasiko da, Zirri Marra arte tailerraren parean, eta Sarrikobasoko biribilgunean amaituko da, Urruti Etxe jatetxearen aurrean.

HARTU GUREKIN LEKUKOA!

Hurrengo loturan ikusi dezakezue Korrikak Getxon zehar izango duen ibilbidea eta kilometro bakoitza ze kolektibo edo talderi dagokion: https://www.google.com/maps/d/u/0/viewer?mid=1EIYOpeTX52FwTjFUL1A5joDx9Xib2oyb&ll=43.35777834624157%2C-3.011133250725379&z=17

+Info: http://www.korrika.eus