BATZAR OROKORRA 2019

Honen bitartez, jakinarazten dizuegu kide guztioi Elkarte honen Batzar Orokorra datorren martxoaren 22an (ostirala) izango dela, 19:00etan lehenengo deialdia eta 19:30etan bigarrena.

GAI ZERRENDA :

  • Aurreko batzar orokorraren agiriaren irakurketa eta baieztapena.
  • Urteko kontuen irakurketa eta baieztapena.
  • Batzar nagusiaren berriztapena.
  • Eskaerak eta galderak.

Agertzea eta ordu-orduan bertaratzea eskatzen dizuegu.

Oharra: Gogoratzen zaie bazkideei, bai hitza izateko eta bai bozkatzeko, 2019. urteko kuota ordaindua izan beharko luketela.

ZUZENDARITZA BATZORDEA
Getxon, 2019ko Otsailaren 19an