“BIZI DANTZA” MUXIKEBARRIN

Datorren abenduaren 21ean, Itxas Argia Dantza Taldeko 6-16 urteko dantzariek Euskal Herriko pailazo famatuenak lagunduko dituzte Getxoko Muxikebarri Antzokiaren taula gainean; Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera “Bizi Dantza” ikuskizunean parte-hartuko dute. Bi saio egongo dira: lehenengoa 16:00ean eta bigarrena 18:30ean. Sarrerak eskuragarri daude hurrengo estekaren bitartez.

“Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan. Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu. Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!” (Leire Bilbao).