Honen bitartez, jakinarazten dizuegu kide guztioi Elkarte honen Batzar Orokorra datorren martxoaren 22an (ostirala) izango dela, 19:00etan lehenengo deialdia eta 19:30etan bigarrena.
GAI ZERRENDA :
- Aurreko batzar orokorraren agiriaren irakurketa eta baieztapena.
- Urteko kontuen irakurketa eta baieztapena.
- Batzar nagusiaren berriztapena.
- Eskaerak eta galderak.
Agertzea eta ordu-orduan bertaratzea eskatzen dizuegu.
Oharra: Gogoratzen zaie bazkideei, bai hitza izateko eta bai bozkatzeko, 2019. urteko kuota ordaindua izan beharko luketela.
ZUZENDARITZA BATZORDEA
Getxon, 2019ko Otsailaren 19an