1999-2019 KEVRENN BRO LOGUNEC’H BRETAINIA

Ekaineko azken asteburuan, Itxas Argia Dantza Taldea Bretainian izango da Locminé herriko musika bandaren 20. urteurrena ospatzen. Taldeak Kevrenn Bro Logunec’h du izena eta Danserien Bro Klegereg dantza taldearekin batera aritzen da. Bi hauek izan ziren, hain zuzen ere, iazko XXV. Herrien Jaialdira gonbidatu genituenak eta, hortaz, aurten gonbidapena itzuli digute. Igandean igoko gara taulara Eskoziako talde batekin. Hemen dituzue ospakizunerako prestatu duten bideoa eta asteburuko programa: