Badator Itxas Argia Elkarteak antolatzen duen Aixerrotako Paella Lehiaketaren LXIV. edizioa! Horregatik, ohar batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu eta beste batzuen berri eman, esaterako, segurtasun araudiaren zabaltzea.
TUBOEN MUNTATZEA/DESMUNTATZEA
Aurten, tuboen muntaketa uztailaren 13an eta 14an izango da, larunbatez. 8:00etan Itxas Argian edo 9:00etan Aixerrotako landan bilduko gara eta, amaitzean, hamaiketako eskainiko dizuegu. Bolondresak behar ditugu eta izena ematera animatzen zaituztegu (bulego ordutegian), mundu guztiak jai honetaz gozatu dezan. Uztailaren 26an, ospakizunaren hurrengo egunean, desmuntaketari ekingo diogu goizeko 9:00etan landan.
TOLDOEN BANAKETA
Uztailaren 15ean eta 16ean, 19:00etatik 21:00etara arte, toldoen banaketari ekingo diogu ohiko erabiltzaileen artean. Gogorarazten dizuegu behar-beharrezkoa dela aurkeztea NANa eta TIKETA aurreko urteko toldo zenbakiarekin. Halaber, egunean bertan sinatu beharko duzue ‘arduradun adierazpena’.
Banatu gabe geratutako toldoen ZOZKETA uztailaren 18an egingo dugu, osteguna, gaueko 21:00etan. Zenbakiak egunean bertan hartu ahal izango dituzue Elkartearen bulegoan 19:00etatik aurrera. Kasu honetan ere, ezinbestekoa da fidantza eta NANa aurkeztea eta zozketaren momentuan bertan egotea. Zozkatutako toldoak urte honetarako baino ez dira.
Toldoak uztailaren 26an, ostirala (11:00-13:00 eta 19:00-21:00), edota uztailaren 27an, larunbata (11:00-13:00), bueltatu beharko dira. DERRIGORREZKOA da toldoak egoera onean itzultzea eta tiketa aurkeztea.
JENDAURREKO IKUSKIZUNEN ETA JOLAS JARDUERI buruzko araudia dela-eta, Itxas Argia Elkarteak gastu gehiago hartu ditu bere gain.
Eusko Jaurlaritzaren eta Babes Zibilaren eskakizun guztiak bete ahal izateko, inbertsio handia egin behar izan dugu ondorengo gaietan: suaren aurkako toldoak erosi, Ertzaintzak onartutako eta mota honetako ospakizunetan lan egiten duen segurtasun-enpresa espezializatu bat kontratatu, baimen eta txosten bereziak eskatu eta aseguruen estaldurak handitu. Gainera, jakingo duzuenez, ospakizun hau Itxas Argiako boluntarioen aurretiazko zein geroko lanari esker baino ez da posible.
Horrek guztiak, aurtendik aurrera, prezioak igotzera behartu gaitu:
- Toldo erdia: 60 euro
- Toldo osoa: 120 euro
- Fidantza: 25 euro
Eskertuko dizuegu, ahal den heinean, diru kopuru zehatza eramatea.
IZOTZA
Era berean, uztailaren 15, 16 eta 18an izotz-poltsak enkargatu ahal izango dituzue jai egunerako.