Badator Itxas Argia Elkarteak antolatzen duen Aixerrotako Paella Lehiaketaren LXVIII. edizioa! Aurten, UZTAILAREN 25ean izango da. Horregatik, kontuan hartu beharreko ohar batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu.
TUBOEN MUNTATZEA/DESMUNTATZEA
Aurten, tuboen muntaketa uztailaren 15ean izango da. 8:00etan Itxas Argian edo 9:00etan Aixerrotako landan bilduko gara. Bolondresak behar ditugu mundu guztiak jai honetaz gozatu dezan. Horregatik, muntaketa/desmuntaketa lanetarako izena ematera animatzen zaituztegu hurrengo galdetegia betez, itxasargia@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz edo gure bulegotik pasatuz (ordutegia Kontaktua izeneko atalean ikusi). Kuadrilla bakoitzetik lan hauetan lagunduko duen boluntario bana eskatzen da. Uztailaren 26an, ospakizunaren hurrengo egunean, desmuntaketari ekingo diogu goizeko 9:00etan landan. Tuboen muntaketan laguntzen duten kuadrillek LEHENTASUNA edukiko dute toldoen zozketan.
TOLDOEN BANAKETA
Uztailaren 10rean eta 11n, 19:00etatik 21:00etara arte, toldoen banaketari ekingo diogu ohiko erabiltzaileen artean. Gogorarazten dizuegu behar-beharrezkoa dela TIKETA aurkeztea, aurreko urteko toldo zenbakiarekin.
Banatu gabe geratutako toldoen ZOZKETA uztailaren 17an egingo dugu, astelehenez, 19:00-20:30 bitartean. Zenbakiak egunean bertan hartu ahal izango dituzue Elkartearen bulegoan 19:00etatik aurrera (19:30 baino lehenago etortzea gomentdatzen dugu). Zozkatutako toldoak urte honetarako baino ez dira eta ezinbestekoa da zozketaren momentuan bertan egotea, presentziala baita.
Bai toldoen ohiko banaketarako bai zozketa bidezkoentzako, momentuan bertan diruz ordaindu beharko da toldoaren kostua eta fidantza eta arduradunaren NANa aurkeztu beharko dira. Halaber, egunean bertan sinatu beharko duzue ‘arduradun adierazpena’.
Toldoak uztailaren 27an, ostegunez, bueltatu beharko dira, 19:00-21:00 bitartean. DERRIGORREZKOA da toldoak egoera onean itzultzea eta tiketa aurkeztea toldo zenbakiarekin fidantza berreskuratu ahal izateko.
Toldoen prezioak, 2019. urteaz geroztik, hauek dira:
- Toldo erdia: 60 euro
- Toldo osoa: 120 euro
- Fidantza: 25 euro
Eskertuko dizuegu, ahal den heinean, diru kopuru zehatza eramatea.
IZOTZA
Era berean, uztailaren 10, 11 eta 17an, izotz-poltsak enkargatu ahal izango dituzue jai egunerako.
SEGURTASUN ARAUDIA
Toldo bakoitzerako ‘arduradun adierazpen’ bat sinatu beharko da. Partaide guztiek Itxas Argiak eskura jarriko duen segurtasun araudia ezagutu beharko dute. Nolanahi ere, parte-hartzaileek erakundeak eta kanpoko larrialdi-zerbitzuek egiten dituzten segurtasun-neurri eta -ohar guztiak bete beharko dituzte.
Getxoko Udalaren Babes Zibiletik, 2019an bezala, erakundeak (Itxas Argia) koadrilei ematen dien toldoak suaren kontrako ehungintzaren baldintza betetzea (C-s3, d0) exijituko du. Ez da gauza bera eskatuko perimetroa itxi ahal izateko erabiliko diren materialentzako; izan ere, legeak espazio itxietarako aurreikusten du arau hau, eta Paelletako espazioa aire librean eta zabalik dago.
Jai eremu ofizialaren barruan erabiltzen diren bonbonen tutuek eta osagarriek data eguneratua eduki beharko dute indarrean.
Sute-saio posible bati aurre egiteko, su-itzalgailuak jarriko dira, ikusgarriak eta seinaleztatuak, parte-hartzaileen eskura.