DANTZA PLAZA GETXON 2018-2019

Getxoko Kultur Etxeak eta Andres Isasi Musika Eskolak, Getxoko dantza talde guztiekin batera (Itxas Argia tartean, noski), Dantza Plaza ekimenaren edizio berria aurkeztu dute 2018-2019 ikasturterako. Dantzan jakin ala ez, dantzatzera animatzen den edozeini zuzenduta dago eta hilabetero ospatuko da, lehen larunbatean, Getxoko auzo desberdinetan. Hemen ditugu datak. Animatu eta zatozte dantzatzera!

  • AZAROAK 3: SANTA EUGENIA PLAZA (ROMO)
  • ABENDUAK 1: SAN NICOLAS PLAZA (ALGORTA)
  • OTSAILAK 2: ESKOLAK PLAZA (AREETA)
  • MARTXOAK 2: SAN NICOLAS PLAZA (ALGORTA)
  • APIRILAK 6: MALAKATE PARKEA (ANDRA MARI)
  • MAIATZAK 4: Denboraldi amaierako ekitaldia