JESUS MAYOR “TXUS”, DANTZA TRADIZIONALAREN ESKER ONAK SARIA 2020

Joan den 2020ko abenduaren 4an, Bilboko Guggenheim Museoan, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eta Deiaren eskutik “IV. Dantza Tradizionalaren Esker Onak” izeneko ekitaldia ospatu zen. Bertan, gure dantza tradizionala, gure kulturaren oinarria eta nortasunaren adierazpena era batera edo bestera, baina beti isilean, bultzatu duten lagunek eta entitateek saria jaso zuten, guztiek egindako lana azaleratuz.

Omendutakoen artean, Itxas Argia Dantza Taldeko Jesus Mayor “Txus” egon zen, musika tradizionalaren arloan egindako lanagatik eta txitsua 50 urte baino gehiagotan jotzeagatik. ZORIONAK, TXUS!

Hemendik zoriondu nahi ditugu ere gainerako sarituak: Mª Rosario Martínez “Txaro”, Ana Santacoloma, Pedro Lezameta “Peto” eta Uri Oste Dantza Taldea.

Jarraian, zenbait hedabidetan argitaraturiko albisteak ikusi ahalko dituzue, baita ekitaldiaren laburpen bat ikusi ere.