Badator Itxas Argia Elkarteak antolatzen duen Aixerrotako Paella Lehiaketaren LXVII. edizioa! Aurten, UZTAILAREN 24an izango da. Horregatik, kontuan hartu beharreko ohar batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu.
TUBOEN MUNTATZEA/DESMUNTATZEA
Aurten, tuboen muntaketa uztailaren 9-10 eta 16-17ko asteburuetan izango da. 8:00etan Itxas Argian edo 9:00etan Aixerrotako landan bilduko gara. Bolondresak behar ditugu eta izena ematera animatzen zaituztegu (bulego ordutegian), mundu guztiak jai honetaz gozatu dezan. Kuadrilla bakoitzetik lan hauetan lagunduko duen boluntario bana eskatzen da. Uztailaren 25ean, ospakizunaren hurrengo egunean, desmuntaketari ekingo diogu goizeko 9:00etan landan. Tuboen muntaketan laguntzen duten kuadrillek LEHENTASUNA edukiko dute toldoen zozketan.
TOLDOEN BANAKETA
Uztailaren 5ean eta 6an, 19:00etatik 21:00etara arte, toldoen banaketari ekingo diogu ohiko erabiltzaileen artean. Gogorarazten dizuegu behar-beharrezkoa dela TIKETA, aurreko urteko toldo zenbakiarekin, aurkeztea. Halaber, egunean bertan sinatu beharko duzue ‘arduradun adierazpena’.
Banatu gabe geratutako toldoen ZOZKETA uztailaren 11n egingo dugu, astelehenez, gaueko 20:30ean. Zenbakiak egunean bertan hartu ahal izango dituzue Elkartearen bulegoan 19:00etatik aurrera. Ezinbestekoa da fidantza eta NANa aurkeztea eta zozketaren momentuan bertan egotea. Zozkatutako toldoak urte honetarako baino ez dira.
Toldoak uztailaren 26an eta 27an bueltatu beharko dira, 19:00-21:00 bitartean. DERRIGORREZKOA da toldoak egoera onean itzultzea eta tiketa aurkeztea toldo zenbakiarekin.
Toldoen prezioak, 2019. urteaz geroztik, hauek dira:
- Toldo erdia: 60 euro
- Toldo osoa: 120 euro
- Fidantza: 25 euro
Eskertuko dizuegu, ahal den heinean, diru kopuru zehatza eramatea.
SEGURTASUN ARAUDIA
Toldo bakoitzerako ‘arduradun adierazpen’ bat sinatu beharko da. Partaide guztiek Itxas Argiak eskura jarriko duen segurtasun araudia ezagutu beharko dute. Nolanahi ere, parte-hartzaileek erakundeak eta kanpoko larrialdi-zerbitzuek egiten dituzten segurtasun-neurri eta -ohar guztiak bete beharko dituzte.
Getxoko Udalaren Babes Zibiletik, 2019an bezala, erakundeak (Itxas Argia) koadrilei ematen dien toldoak suaren kontrako ehungintzaren baldintza betetzea (C-s3, d0) exijituko du. Ez da gauza bera eskatuko perimetroa itxi ahal izateko erabiliko diren materialentzako; izan ere, legeak espazio itxietarako aurreikusten du arau hau, eta Paelletako espazioa aire librean eta zabalik dago.
Sute-saio posible bati aurre egiteko, su-itzalgailuak jarriko dira, ikusgarriak eta seinaleztatuak, parte-hartzaileen eskura.
IZOTZA
Era berean, uztailaren 5, 6 eta 11n, izotz-poltsak enkargatu ahal izango dituzue jai egunerako.