“XXVI. Herrien Jaialdia” ospatuko dugu maiatzaren 11an eta, urtero bezala, kanpoko talde bat gonbidatuko dugu. Aurten, Albaceteko Grupo de Danzas Magisterio izeneko taldearekin partekatuko dugu taula. Gainera, Getxoko Herri-Kirol Taldearen kolaborazio berezia ere edukiko dugu.
Emanaldia Andra Mariko frontoian ospatuko dugu gaueko 21:00etan eta sarrera librea izango da aforoa bete arte. Animatu zaizte!