GURE JANTZIAK

Getxoko Itxas Argia Dantza Taldeak, 1964tik gaur egunera arte, atondu dituen jantzien lagina ekarri nahi dugu hona. Iparralde, Hegoalde, sortalde zein sartaldekoen berri izan dezazuen saiatu gara. Jantziok josteko, iturrietara jo dugu, garai batean arrunta zen arropa erarik fidelenean berregiteko.

Informazioa batu ostean, borondate eta maitasun handiz ibili dira gure jostunak urteetan. Irratia piztuta, hamaika arratsalde pasa dituzte lokalean makina, hari eta jostorratzen artean. Esan beharra dago folklorean gorde diren soinekoak euren garaian dotoreenak izango zirela, ziurrenik, jai ospakizunetan janzten zituztenak.

Horretarako, Dantza Taldearen 50. urteurrenaren harira Algortako Torrene Aretoan antolatutako jantzi erakusketaren argazkiak uzten dizkizuegu.

Itxas Argia Dantza Taldearen jantzi erakusketa (2014)