50 URTEURRENA

Itxas Argia Dantza Taldeak 50 urte bete zituen 2014. urtean eta, hura ospatzeko, ekitaldi eta jarduera desberdinak antolatu genituen urte osoan zehar, ohiko ikuskizunez aparte. Nagusienak honako hauek izan ziren:

  • “Josi eta josi ehun kolore” izeneko jantzi erakusketa (otsailak 26-martxoak16). Algortako Torrene aretoan egon zen erakusgai hilabetez eta Euskal Herri osoko jantziak biltzen zituela.
  • Oraingo eta lehengo dantzari ohien omenaldia eta bazkaria (maiatzak 10). Hau izan zen urteurrenaren ospakizunik handiena. Egun berean eta leku beran bildu ginen belaunaldi desberdinetako Itxas Argiako dantzariak, Getxoko kiroldegian. Ondoren, elkarrekin bazkaldu genuen Andra Mari eskolan.
  • Getxoko Dantzari Eguna (ekainak 29). Getxoko dantza talde desberdinak bildu zituen dantzaldia izan zen. Gaur egun, 2017. urteaz geroztik, antzeko zeozer antolatzen da urtero Getxon, Getxo Dantzan izenekoa.
  • Euskal Herria Dantzan (azaroak 15). Euskal Herriko bazter desberdinetako dantza taldeak gonbidatu genituen erakustaldi bakarrean: Algara (Gasteiz), Korosti (Legazpi), Rocamador (Zangoza) eta Primadera (Arbona).

Alabaina, paraleloan beste jarduera berezi batzuk ere egin genituen: kamiseta esklusiboak salgai jarri, Korrontziren abesti sonatu batekin flashmob bat egin, etab.

Ibilbide luze hau zoriontzeko, DEIA egunkariak “Hemendik Saria” eman zion Itxas Argia Dantza Taldeari 2014ko

Itxas Argia Dantza Taldearen 50. urteurrenari buruz gehiago jakiteko, “Memorias de Getxo”-ren hurrengo publikazioa kontsultatu dezakezue.

http://getxosarri.blogspot.com/2014/05/50-aniversario-de-itxas-argia-dantza.html

Itxas Argia Dantza Taldearen 50. urteurrena (2014)